Gure itzulpena eta Moodle 1.7

Gure itzulpena eta Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 3
Kaixo,

Jakingo duzuenez, Moodle-ren 1.7 bertsio ofiziala datozen egunetan argitaratuko da. Horrek, jakina, eragina izango du euskaratze-prozesuan zeren orain arte itzulitako fitxategiak 1.6 edo 1.6.1 bertsioei zegozkien eta, beraz, hutsuneak izango ditu gure itzulpenak.

Horregatik, eskari bat egin nahi dizuegu: fitxategiren bat edo beste itzultzeko ardura hartu duzuenok bidal ezazue, mesedez, albait lasterren egindakoa. Hartara, aste honen amaierarako-edo CVSetara igoko dugu azken itzulpena.

Aurrerantzean 1.7 bertsioaren gainean arituko gara lanean falta direnak lehenbait lehen itzultzeko. Gogoan izan, beraz, itzultze-lana egiteko bertsio hori izan beharko dugula instalatuta.

Bien bitartean, ondo segi
Puntuazioen batuketa: -
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Gure itzulpena eta Moodle 1.7

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo!

Oraindik hiru fitxategi euskaratu gabe ditut (auth.php, enrol_authorize.php eta enrol_database, alegia). Egia esan itzultzeko aspergarriak dira Hilik

Beste guztia bidaltzen dut. Bertan, inkesten moduluak daude izena aldatu behar zitzaielako. Questionnaire.php ez dut erantsi itzulpena Santurtziko Udal Euskaltegiko lagunei dagokielako.

Bide batez, moodle.php-n beste akats bat aurkitu dudanez, bertsio zuzendua hemen dago. Horiez gain, erabiltzaile, ikastaro eta konexioen egoera erakusten duen blokea eta Squirrelmail blokearen itzulpenak erantsi ditut, baita argazki-albumak egiten dituen gallery moduluarena eta lehendik itzulita neuzkan laguntza-fitxategi batzuk ere.

Agur.

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Gure itzulpena eta Moodle 1.7

Juxto Egaña -

Arratsalde on,

Hemen dituzue guk itzulitako 5 fitxategiak ere: block_quiz_results.php, calendar.php, editor.php, resource.php eta survey.php

Denbora piska bat pasa dugu, batetik geure moodle ataria prestatzen ari garelako eta bestetik, aurretik egindako itzulpenak ere berrraztertu dutugulako.

Ondo izan.