Moodle 1.7

Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 10
Kaixo,

Azken egunotan Moodle-ren 1.7 bertsioak itzulpenaren aldetik zer-nolako berrikuntzak ekarri dituen aztertzen aritu gara eta honako hauek dituzue:

Fitxategi berriak


  • form.php (lerro batzuk)
  • qtype_multichoice.php (txikia)
  • role.php (ertaina)
  • simpletest.php (txikia)
  • xmldb.php (ertaina)

Aldaketa asko izan dutenak


  • admin.php
  • moodle.php

Aurreko bertsiotik amaitu edo itzuli gabe geratu zirenak


  • auth.php
  • block_loancalc.php
  • enrol_authorize.php
  • enrol_database
  • enrol_ldap.php
Gainerako fitxategiak
  • Fitxategi gehienek dute lerroren bat edo beste berri

Beraz, hemen dugu langaia eta aurrekoetan bezalaxe, nork zeri ekingo dion aukeratzeko ordua da.

Geuk admin.php eta moodle.php itzuliko ditugu ahalik eta azkarren. Horrez gain, beste hauek ere geure kontura: role.php, enrol_ldap.php eta lesson.php.

Gogoan izan, bestalde, Moodle Doc-ak ere hor ditugula.

Lana, beraz, nahi aina! Ondo segi

SUE



Puntuazioen batuketa: -
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Moodle 1.7

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Orain lanpeturik nabil, baina auth.php, enrol_authorize.php eta enrol_database.php fitxategiak azaroaren bukaerarako euskaratuko nituelako konpromisoa hartu nuen eta bete egingo dut. Horiek bidalitakoan beste batzuk aukeratuko ditut, ez askorik, ordea, gabonetako oporretan zerbitzari-aldaketa eta Moodleren bertsio-migrazioa egin nahi ditugulako. Urtarrilean indar handiagoz ekingo diogu itzulpen lanari.

Bide batez, zera komentatu nahi nuen, gallery.php, block_graph_stats.php, block_squirrelmail.php eta jclic.php fitxategiak ez direla CVSra igo. Badakit modulu eta bloke estandarrak ez direla, baina ziur nago norbaitek etekina aterako diela, geuk ateratzen diegun bezalaxe.

Ondo segi.

  Juan Ezeiza

   www.axular.org
   www.axular.net
www.geroaxular.com

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Kaixo,

Arrazoi duzu Juan, aipatu dituzun fitxategiak ez daude CVSetan. Kontua da saiatuta ere orain arte ez dugula igotzerik lortu. Printzipioz estandarrak ez diren neurrian helbide honetara igo behar ditugu (http://moodle.cvs.sourceforge.net/moodle/contrib/), baina programak ez digu uzten, edo ez dugu asmatzen... Dena dela, horretan ari gara eta espero dugu lehenbaitlehen arazoa konponduta izatea.

Bien bitartean, baten batek erabili nahi balitu, zuk bidalitako zipa jaitsi behar luke.

Ondo segi


Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Re: Moodle 1.7

mikel Dorronsoro -
Kaixo

Moodle 1.7ko itzulpenak direla eta, HABEkook lehenago egin genituen 5 artxiboak (survey, resorurce, calendar, editor, block_quick_result) berrikusteaz gain, fitxategi berri hauek euskaratuko ditugu: form.php, qtype_multichoice.php, simpletest.php.
Aste pare bat barru eginak izango ditugu.

Ondo izan.

Mikel Dorronsoro
HABE
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Aupa,

Itzulpenari dagokionez admin.php eta role.php dira bertsio berri honetako funtsezko fitxategiak. Dena dela, badira beste batzuk profil eta baimen-sistema berrira egokitzeko aldaketa batzuk izan dituztenak. Ondokoak, besteak beste: forum.php, assignment.php, chat.php, choice.php, data.php, wiki.php, glossary.php, quiz.php eta block_rss_client.php. Hauek geuk itzuliko ditugu baimen-sistema berriaren parte direlako.


Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Kaixo,

Igo berri ditugu CVSetara Moodle-ren 1.7 bertsioa euskaratzeko fitxategiak. Ez da behin betiko itzulpena, jakina, baina hainbat hutsune betetzera dator.

Hemendik jaitsi.

Ondo segi
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Re: Er: Moodle 1.7

mikel Dorronsoro -
Kaixo lagunak

Honekin batera bidaltzen ditugu guregain hartu genituen artxiboen itzulpena.
bloxk_quiz_results, calendar, editor, form, qtype_multiplechoice, resource, simpletest, survey


Ondo izan.
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Aupa,

Korrika eta presaka aritu gara danok baina azkenean Moodle 1.7 bertsioa euskaraz dugu (neurri handi batean, behintzat).

Jai zubia ondo etorriko zaigu denoi baina baten batek hizkuntza paketea eguneratu nahi baldin badu, hemendik jaitsi.

Ondo segi

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Moodle 1.7

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Kaixo,

Eskegi berri dugu itzulpenaren azken bertsioa. Hainbat fitxategi osatu ditugu eta ia-ia gainerako guztietan egin ditugu aldaketak eta zuzenketak. Ohiko estekan duzue deskarga egiteko modua.

Ondo segi