Nola adierazi euskaraz "Freeze this context" esapidea?

Nola adierazi euskaraz "Freeze this context" esapidea?

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 5
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Egunotan Moodle-ren 3.6 bertsioak ekarri dituen kate berriak aritu naiz itzultzen eta izan dudan zalantza komentatu nahi dizuet.

core_admin fitxategian beheko esapideak agertzen dira:

  • Freeze this context
  • Unfreeze this context
  • {$a->contextname} and any lower contexts are now frozen.
  • {$a->contextname} and any lower contexts are now unfrozen.

Egia esateko, ez dakit zer den testuinguruak  "izoztea" eta beraz, beldur naiz ez ote den itzulpen literalegia izango hori.
Inork ba al daki funtzio horrek zer dakarren berri, edo zertan den?

Eskerrik asko eta ondo segi!
Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Nola adierazi euskaraz "Freeze this context" esapidea?

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

Izozte horren funtzionamenduaren azalpena hemen aurkitu daiteke:

Laburbilduz, freeze hori testuinguru batean aldaketak egiteko aukera kendu eta berau irakurtzeko-soilik eskuragarri uztea litzateke.

Beraz, nik ez dut gaizki ikusten itzulpen literala erabiltzea eta euskaraz testuinguruak izoztea, ez zait aukera hoberik bururatzen.

Ondo izan!

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Nola adierazi euskaraz "Freeze this context" esapidea?

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Ados! Horrela itzuliko dugu orduan!

Eskerrik asko!


Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Nola adierazi euskaraz "Freeze this context" esapidea?

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Ados!

Nik Moodle 3.6 bertsioan aldatutako (zaharkitutako) kateak egokitu ditut jada, kate berriekin zabiltzanez laguntza behar baduzu esan zertan zabiltzan eta jarriko naiz ni beste moduluren batekin, bale?

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Nola adierazi euskaraz "Freeze this context" esapidea?

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Une honetan 3.6 bertsioan 258 kate ditugu itzuli gabe. Ez zait iruditzen asko direnik, ezta itzultzeko orduan konplexuegiak direnik ere. Enfin! Ez dakit nola zabiltzan denbora aldetik baina nahi baduzu, utzidazu niri oporrak arte, ia tarte horretan zenbat aurreratzen dudan. Gero hitz egingo dugu!

Zer deritzozu?