Hainbat konponketa proposamen

Hainbat konponketa proposamen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 10
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Azken asteotan, kateak euskaratzen ibili naizenean, Moodle-ko modulu ezberdinetan modu ezberdinean euskaratutako gauzak topatzen joan naiz eta zalantzak agertzen joan zaizkit.

Itzulpenaren koherentzia hobetzeko asmoz, bildutako kontu txiki horiek guztiak mahai gainean jartzera nator, gure arteko iritziak trukatu eta zer egin erabaki dezagun.

Hauek dira nire ustez aztertu beharrekoak:

  • comma-separated: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (koma/kakotx, banatu/banandu), nik beti "komaz banatuta" erabiltzea proposatzen dut.
  • debug: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan, nik beti "arazketa/araztu" erabiltzea proposatzen dut hori delako topatu dudan aukera egokiena, nahiz eta termino arrotz samarra egiten zaidan.
  • click: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (klik, sakatu...), nik beti "egin klik" edo "klik egin" erabiltzea proposatzen dut.
  • value: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (gehienetan balore), nik beti "balio" erabiltzea proposatzen dut.
  • incorrect: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (ezegoki, gaizki, ez zuzena...), nik beti "ezegoki" erabiltzea proposatzen dut.
  • leave blank: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (zuri/zuriz/zurian utzi, hutsik utzi...), nik beti "hutsik utzi" erabiltzea proposatzen dut.
  • URL: batzuetan URLa eta beste batzuetan URL-a agertzen da une honetan, nik uste dut kasu honetan ez dela marratxoa behar (URLa beraz litzateke egokiena), baina ez nago ziur.
  • recipient: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (hartzaile/jasotzailea, baita igorle ere), nik beti "jasotzaile" erabiltzea proposatzen dut.
  • time/timestamp/date: modu ezberdinetan euskaratuta daude une honetan (unea, data, data eta ordua...), eta kasu honetan ez daukat argi zer egin: hirurak berdin euskaratu beharko genituzke agian?
  • capability eta competence: une honetan bietan "gaitasun" erabiltzen da, eta ezberdintzea komeni dela uste dut Moodle-ko kontu oso ezberdinak direlako. Aldaketa capability --> baimen edota competence --> konpetentzia izan daiteke.
  • issuer: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (emaile, jaulkitzaile...), baina ez daukat argi zein litzateke egokiena
  • mod_lesson - essay: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (entsegua, saiakera). Badago ere izen eta (nire ustez) funtzio bera duen galdera-mota bat eta horri Entsegua deitzen diogunez, honi ere izen bera jartzea proposatuko nuke.
  • mod_scorm - track: ez dakit kasu honetan hitz bera bi kontzepturako erabiltzen den modulu hau ez dudalako ondo ezagutzen, baina batzuetan "pista" eta beste batzuetan "jarraitu/jarraipen" gisa eman da euskaraz, ez nago ziur dagoen moduan utzi behar den edon konpondu beharreko zerbait den.
  • views: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (ikustaldi/ikuspenak/sarrera), nik beti "ikustaldi" erabiltzea proposatzen dut.
  • mod_wiki - individual mode/wiki: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (norberaren/banakako modua/wikia), nik beti "banakako" erabiltzea proposatzen dut.
  • aggregated grade: modu ezberdinetan euskaratuta dago une honetan (agregatutako/guztirako/batura/batutako). Kasu honetan ez daukat argi zein litzatekeen egokiena, baina zerbait proposatzekotan "guztizko" erabiltzea proposatzen dut.
Eta zuek zer uste duzue?

Ondo izan!
Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa,

Eskerrik asko, Iñigo, egindako ekarpenagatik. Nik ere baditut horrelako batzuk  eta agian hemen ere joango naiz horiek errendatzen patxadaz aztertu aha izateko.

Nola egingo dugu? Arazo ematen duten guztien zerrenda egin lehenengoz, eta gero, patxadaz aztertzen hasi? Zera diñot batzuei soluzioa ematea ez delako batere erraza.

Tira ba! Astia hartzen dudanean nireak botako ditut.

Ondo segi

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Aupa!

Zer moduz itzulpenerako datu-basea erabiliko bagenu? Proposamenak onarpenaren zain utziko genituzke ados jarri arte. Gainera, onartu gabeko sarrerak iragazteko aukera ematen du.

Zer diozue?

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Egia da, Juan, aspaldian erabili gabe daukagu baina hori litzateke modurik aproposena horrelakoak kudeatzeko.

Zer egingo dut, proposamenak onartu-gabe gisa datu-basean sartuko ditut eta hemen adosten joan ahala sarrerak onartzen joango gara?

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Bai, ados! Oso proposamen egokia iruditzen zait!

Ondo segi

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

Proposamenak datu-basean gehitu ditut jada, onartu-gabeko gisa utzita. Gaurko datarekin bilaketa eginez gero topatuko dituzue.

Debug eta debugging hitzak dagoeneko datu-basean jasota zeuden nik egiten nuen proposamen berarekin, beraz kasu horretan irizpide hori betetzen ez duten kateak konpondu baino ez genuke egin behar.

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Zalantza hauek guztiak nola eztabaidatu pentsatzen egon naiz eta eztabaida irekitzeko inkesta txiki batzuk prestatu ditut. Nire asmoa da gutxienez Abelek, Juanek eta nik horiek erantzutea, eta hirurak ados gauden kasuetan zuzenean hori egingo dugu, eta besteetan forora ekarriko dugu eztabaida, bale?

Hauek dira inkestak:

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo!

Zalantzak eta sinonimoak alde batera utzita, hona hemen nik aukeratuko nituzkeen itzulpenak:

  • Comma-separated - Komaz bereizitako

  • click - Klik (izena) / Klik egin (aditza)

  • incorrect - Okerra

  • leave blank - Utzi zuriz

  • URL - URL

  • recipient -  Hartzaile

  • time / timestamp / date -  Denbora / denbora-marka / data

  • capability eta competence - Ahalmena eta konpetentzia

  • issuer - Banatzaile

  • essay - Entsegu edo saiakera (testuinguruaren arabera)

  • track - Monitorizatu (aditza) / pista (izena)

  • views - Ikuspenak

  • individual mode/wiki - Banakako modua / banako wikia

  • aggregated grade - Kalifikazioen batura

Bururatu zaizkidan beste posibilitateak foroan eztabaidatzeko utziko ditut, beharrezko balitz.
Ondo izan.
Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

Ikasturte hasieraren zurrunbiloak arnas hartzeko une bat utzi dit gaur uztaileko inkestaren emaitza begiratzeko, eta hau da emaitza:

1.- Hirurak ados gauden kasuak:

comma-separated --> komaz banatuta

URL --> URLa

essay --> entsegua leku guztietan, baita ikasgaia moduluan ere

2.- Juan eta Iñigo ados (Abelek erantzunik ez):

incorrect --> ezegoki

individual mode/wiki --> banakako modua/wikia

issuer --> emaile

3.- Desadostasunak

click: klik egin (2) edo egin klik (1) da zalantza.

leave blank: hutsik utzi (2) edo zuriz utzi (1) da zalantza.

recipient: jasotzaile (2) edo hartzailea (1) da zalantza

time / timestamp / date: denak une (1) edo time/timestamp --> une eta date --> data (1) da zalantza

capability eta konpetentzia: capability --> gaitasun eta competence --> konpetentzia (1) edo capability --> baimen eta competence --> konpetentzia (1) da zalantza

1.- eta 2.- ataletakoak zuzenean erabakitzat hartuko nituzke.

Desadostasunei dagokienez, nire helburua Moodle osoan terminologia bera erabiltzea da, eta kasu hauetan bata edo bestea aukeratu ez dut alde handirik ikusten, beraz nire proposamena hau da: berdinduta ez dauden kasuetan bozkatuena aukeratuko nuke, eta berdinduta daudenetan nik bozkatu ez nuena uztea proposatzen dizuet.

Hurrengo astean ezer esaten ez baduzue ados zaudetela ulertuko dut, eta tarte bat dudanean AMOSen egingo ditut aldaketak, ados?

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Hainbat konponketa proposamen

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo, Iñigo!

Zure proposamenarekin ados nago.

Eskerrik asko.