Inglesezko "OK" euskaratzen

Inglesezko "OK" euskaratzen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 9
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo,

Gaur ikastaroaren partaidetza txostenean hurrengo irudiko hau topatu dut:

Ondo

Botoi horretan "ONDO" agertzea ez zait egokia iruditzen (paradoxikoa bada ere), eta katea AMOSen topatzera joan naiz eta ikusi dut core paketean dagoen "OK" katea dela bertan erabiltzen dena.

Imaginatzen dut kate hori leku gehiagotan ere erabiliko dela eta hori aldatzea errespetu pixkat ematen dit, baina aldatu beharko genuela esango nuke: zer iruditzen zaizue "ONDO" beharrean "Ados" jartzen badugu? Edo hobeagorik bururatzen zaizue?


Ondo izan.

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Ba... ez dakit zer esan! Egia da aipatu duzun katean askoz egokiago dela 'Ados' itzultzea 'OK' baino. Hala ere,  beste kate batzuen kasuan,'ondo' egokitzat jotzen dut nik. Adibidez, 'Default role for all users definition is OK' katean 'Autentifikatutako erabiltzaile-rolaren definizioa ONDO dago' bezala itzuli dugu eta egokia ematen du, ezta?

Nik 'Ok' bakarrik agertzen denean itzuliko nuke 'Ados' bezala. Hain zuzen, bidali diguzun esteka horretako 3 kasuetan: 3.3 | ok | enrol_ldap; 3.3 | ok | core eta 3.3 | statusok | report_security.

Ondo segi


Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Bai, aldatzekotan nik ere 'OK'-->'Ados' hitza solte agertzen denean bakarrik aldatuko nuke, baina ez dakit kate hori beste testuinguru batean ere erabiltzen den ('OK' polisemikoa delako eta beste testuinguruko batean zentzua izan dezake 'ONDO' gisa ematea), eta beraz agian testuinguru honetan konpontzen duguna beste nonbait apurtu dezakegu...

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Lehengoan Eibarren izan ginenean, Iñaki Arenazak aipatu zidan modua dagoela kate jakin bat non azaltzen den aurkitzeko. Hori, antza denez, Moodle instalazio bateko kudeaketatik egin daiteke. Lehen saiatu naiz baina ez dut modua aurkitu, ia gero beste tartetxo bat hartzen dudan horretarako. Bestela, Iñakiri galdetuko diot.

Aukera hau nola dabilen jakitea interesgarria izango litzateke OK bezalako esapideekin.

Ondo segi



Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Ikertzen ibili naiz eta uste dut Moodle erabiltzean erakusten den kate bakoitzaren identifikatzailea erakusteko aukera dela Iñakik zuri komentatzen zizuna:

https://docs.moodle.org/33/en/Language_customisation#Finding_the_component_and_string_identifier

Hau ez da guk bilatzen genuena (kate bat euskaratzean non erabiliko den jakitea) horren kontrakoa baizik. Ez du gure arazoa konpontzen baina zuzenketa txikiak proposatzeko bidea errazten du behintzat...

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Orduan aurreko mezu batean aipatutako kateak aldatuko ditut:

  • ok | enrol_ldap
  • ok | core
  • statusok | report_security

Dena den, AMOSek itzulpena deskargatzeko modua eman bezain laster saiatuko naiz egiaztatzen kate horiek egoki daudela iztulita 'Ados' ordainarekin.

Ondo segi


Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Proba batzuk eginda, hona hemen ondorioak:

Core fitxategiko OK katearen euskal ordain egokia da ADOS, irudian ikusten denez.


  • report_security fitxategiko statusok katea gaizki itzuli dugu, ADOS ez da egokia, ONDO behar du. Dagoeneko aldatu dut AMOSen.



  • Arazoa izan dut enrol_ldap fitxategiko katearekin zeren nik ez baitaukat platraformarik metodo hori gaituta duenik. Ez dakit proba egiteko modua izango duzun, Iñigo. 

    Ondo segi

    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Kaixo,

    Guk ez dugu LDAP matriulaziorako erabiltzen (enrol_ldap), autentifikaziorako baizik (auth_ldap), baina probetarako instantzia batean gehigarri hori gaitu dut eta ez dut ikusi kate hori inon erabiltzen denik. Itxura dauka probaren baten emaitza izan daitekela, beraz nik dagoen moduan (ONDO!) utziko nuke.

    Ondo izan.

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Inglesezko "OK" euskaratzen

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Eskerrik asko proba egiteagatik!

    Zalantza sortu zait; orain ADOS! dugu itzulita enrol_Idap fitxategian.

    Nola utziko dugu azkenean?