Theme adaptable euskaraz

Theme adaptable euskaraz

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Iñaki Erdoiza hasi da Theme adaptable izeneko itxura euskaratzen. Lehenbiziko kate batzuk bidali ditu AMOSera eta onartutakoan neuk ere beste batzuk itzuli ditut proba moduan. Denera 882 kate ditu eta dirudienez, oso itxura potentea du. Neuk, dena den, ez nuen ezagutzen eta horregatik galdera:  zuetako inork erabili al du itxura hori?  Merezi al du horretan jartzea?

Ondo segi

Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Theme adaptable euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Guk ez dugu Adaptable itxura erabiltzen (Essential baizik) baina aspalditik daukat probatzeko gogoa. Gehigarrien direktorioan bilaketa azkar bat egin dut eta bi horiek direla itxura gehigarri instalatuenak:

Hori ikusita, Adaptable itxura euskaraz izatea ideia ona litzateke: +1

Halere kontuan izan gauza bat: Adaptable itxuraren kate horietatik asko itxura konfiguratzeko aukeretakoak izango dira (Essential itxuran behintzat horrela da), eta kate horiek guztiak kudeatzaileek soilik ikusten dituzte. Ondorioz, itxura osoa euskaratzeak behar duen esfortzua handiegia dela uste baduzue ikasle eta irakasleek ikusten dituzten kateetatik hasi zaitezkete. Essential itxurak adibidez 700 kate inguru dauzka eta %10ak soilik euskaratu banituen ere ikasle eta irakasleek %100an euskaraz ikusten dute.

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Theme adaptable euskaraz

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Neu ados zurekin! kate asko dira eta ziurrenik ez da oso errentagarria izango horretan egingo dugun ahalegina lortuko den emaitzarekin alderatuta. Erabilienetako bat izan daiteke bai, baina gure artean ere bada? Ez dakit ba!

Nik uste informazio falta nabaria dugula euskaraz han eta hemen erabiltzen ari diren plugin, bloke eta modulu ezestandarrei buruz, eta jakina,  ez dakigu benetan zein diren gehien erabiltzen ari direnak. EAEko Hezkuntza sailaren plataformetan, adibidez, komentatu didate  hainbat ezestandar erabiltzen dituztela baina zein dira? Informazio hori lortzea inportantea izan da, gure esfortzuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta planifikatu ahal izateko.

Ondo segi