Euskaraketaren egoera (2017ko ekaina)

Euskaraketaren egoera (2017ko ekaina)

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 1
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodle 3.3 kaleratu eta hilabetera euskarazko bertsioaren egoera eguneratu dut, mezu honekin batera doa fitxategia.

Hona hemen egoeraren datu batzuk:

  • 23418 kateetatik 21660 daude euskaraz (%92,5). Orain urtebete %88,1 zegoen euskaraz eta ordutik ia 1000 kate berri atera dira, beraz aurrerapauso nabarmena egin dugu.
  • Lehentasun handiko kate guztiak euskaraz daude (14255 kate). Hau zen azken hilabeteetan nire buruari jarritako erronka eta pozik nago lortu izanagatik  irribarrea
  • Moodle-ko ia 120 hizkuntzen artean euskara gehien lokalizatutakoen zerrendan 17.postuan dago

Horretaz gain pare bat kontu komentatu nahi nituen:

  • Moodle-ko dokumentazioan kateen lehentasuna zehazten duen zerrenda bat badagoela ikusi dut (https://docs.moodle.org/dev/Translation_priority), eta zerrenda hori kontuan hartuta modulu batzuen lehentasuna aldatu dut. Ez dut aldaketa handirik egin (badirudi nire lehentasunak ez zirela oso arbitrarioak ere), aldaketa esanguratsuena akaso autentifikazio-metodo erabilienak orain lehentasun altukoak izatea izan daiteke.
  • Aurreko batean komentatu genuen eta ikusi dut dagoeneko Librezale-ko software zerrendan Moodle sartu dela [1] baina bertako komunitatean (posta-zerrendan) ez dugu aurkezpenik egin, bidaliko dugu mezu bat?

Ondo izan.

[1]: https://librezale.eus/wiki/Moodle

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Euskaraketaren egoera (2017ko ekaina)

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Eskerrik asko itzulpenaren egoera laburbiltzeagatik (eta egindako lan ikaragarriagatik ere, jakina). Pozik egoteko egoera da zalantzarik gabe.

Gogoan dut Librezale-ko posta-zerrendara mezua bidaltzen saiatu nintzela baina ez  nuen lortu baimenik edo ez nuelako. Gerora ahaztu eta ez nuen beste saiakerarik egin.  Jakina, egin beharko dugu, bai!

Ondo segi