Duda gaitasun moduluaren inguruan

Duda gaitasun moduluaren inguruan

Alexander Gabilondo -
Erantzun kopurua: 1

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak uztailan zehar bere Moodle-a 2.9 bertsiotik 3.1.6 bertsiora eguneratu du.

Moodle-en gaitasunen eta gaitasun-markoaren inguruko kate guztiak euskaratuta daude bertsio horretarako baina Hezkuntza Saileko Moodle-en ingelesez ageri dira:

gaitasun-markoa

Norbaitek ba al daki zergatik eta nola konpon daitekeen?

Eskerrik asko.

Puntuazioen batuketa: -
Alexander Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: Duda gaitasun moduluaren inguruan

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Alexander,

Hainbat aukera daude arazo hori konpontzeko:

  1. (Aukera onena): hizkuntza-paketeen eguneraketa automatikoa egiteko programatutako zeregin bat dauka Moodle-k (Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria > Programatutako zereginak > Eguneratu instalatutako hizkuntza-pakete guztiak), eta zeregin hori berez egunean behin exekutatzen da. Nik lehenik eta behin zeregin hori gaituta eta ondo konfiguratuta dagoela konprobatuko nuke hau ondo egonda kontu honetaz betirako ahaztu zaitezkeelako.
  2. Hizkuntza-paketeak eskuz eguneratu daitezke ere (Gunearen kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntza-paketeak > Eguneratu instalatutako hizkuntza-pakete guztiak).
  3. Aurreko biekin arazoa ez bada konpondu litekeena zure zerbitzariaren eta Internet artean konexioa mugatzen duen zerbait egotea da (firewall-a edo antzekoa). Hori saihesteko hizkuntza-paketea eskuz jaitsi eta zure zerbitzarian instalatu beharko duzu. 3.1 bertsioko paketeak hemen aurkituko dituzu https://download.moodle.org/langpack/3.1/ eta zure mooodledata karpetako lang azpikarpetan deskonprimitu beharko duzu (aurretik dagoena ordezkatuz).

Ondo izan.