Jaitsi / Deskargatu

Jaitsi / Deskargatu

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo,

Moodle Mobile-ko kateak euskaratzean itzulpen memorian bilaketak egiten nabilela ingelesezko "download" hitza euskaraz "jaitsi" ematen dugula ikusi dut (nahiz eta leku gutxi batzutan "deskarga" ere agertzen den), eta zalantza/proposamena planteatzea pentsatu dut: zer iruditzen zaizue "jaitsi" beharrean "deskarga" erabiltzea? Firefox eta LibreOffice-k deskarga erabiltzen dute eta ni ere horretara ohituta nago, batez ere izen gisa erabiltzen denean (deskargak vs. jaitsierak?).

Bestela Moodle-n agertzen diren deskarga gutxi horiek konponduko ditut eta listo.

Ondo izan.
Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Jaitsi / Deskargatu

Pedro Lonbide -

Ni ados nago sustantibo bezala erabiltzeko baina kezka sortzen zait aditzarekin. Deskargatu?


Agian, biak erabili beharko ditugu. Deskarga (sust) eta jaitsi (aditz).


Zer iruditzen?