"Berrien foroa"ren izen berria

"Berrien foroa"ren izen berria

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 3
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodle 3.1 bertsioaren aldaketak zeintzuk izango diren begiratzen nenbilela issue honekin egin dut topo:

Izenburuak argi uzten du kontua zein den: orain arteko "News forum" izan dena "Announcements" izango da 3.1 bertsiotik aurrera, eta ondorioz "Latest news" blokea ere aurerantzean "Latest announcements" izango da. Zentzuzko aldaketa iruditzen zait, portzierto.

Kontua da: nola euskaratuko dugu "Announcements"? Elhuyarrek iragarkiak proposatzen du, baina testuinguru honetan niri jakinarazpenak egokiagoa iruditzen zait, zer uste duzue zuek?

Aldaketa honekin aldatzen diren kateak begiratzen egon naiz AMOSen DEV adarrean izen berriak sartu dituzte dagoeneko, eta hauek dira eguneratu beharko liratekeenak:

news_items:addinstance | block_news_items

news_items:myaddinstance | block_news_items

pluginname | block_news_items

warningchangeformat | format_singleactivity

namenews | mod_forum

namenews_help | mod_forum

Izen berria zein izango den erabakitzean AMOSen kate horien aldaketa proposamena egingo dut nahi baduzue.

Ondo izan!

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: "Berrien foroa"ren izen berria

Pedro Lonbide -

Ez dakit bada! Eta "Berriak" uzten badugu? Azken finean, iruditzen zait ez direla beti jakinarazpenak izango, are gutxiago beti iragarpenak eta gehienetan Berriak izango direla.

Hartara, gainera, Azken berriak bere horretan uztea izango genuke.


Pedro Lonbide(e)ri erantzunda

Er: "Berrien foroa"ren izen berria

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Pedro,

Zuk proposatutakoa ondo iruditzen zait, izen aldaketa argi ez badago hobe dagoena mantentzea ("foroa" abizena erredundantea kenduta) erabiltzaileen nahasmena ekidite aldera.

Dena den, AMOSen aldaketa hori egitera joan naiz eta beste zalantza sortu zait: foroaren barruko hainbat kateetan "berria" hitza euskaraz "albiste" da (imaginatzen dut "berria" hitzaren polisemiak nahasmena sortzen duelako hainbat testuinguruetan), horrela utziko ditugu?

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: "Berrien foroa"ren izen berria

Pedro Lonbide -

Joe, ba begiratu beharko genuke zeinetan ipini genuen "albiste".  Imaginatzen dut "berri berria" eta horrelakoak agian sortuko zirela. Begiratuko dugu, bale?