Martxoa-apirila bitarteko lanak

Martxoa-apirila bitarteko lanak

Jose Miguel Arnaiz -
Erantzun kopurua: 3
Epa lagunok,

Hil honetan eta hurrengoan ere zenbait fitxategi arituko gara birpasatzen: gehiena itzulita zegoen, baina baziren ezegoki egindako itzulpen batzuk eta beste zenbait kontutxo itzuli gabe.

Apirilaren amaierarako espero dugu birpasa hau bukatua izatea. Ondorengo fitxategiak jorratuko ditugu: moodle.php, choice.php, lesson.php, glossary.php eta forum.php.

Ondo ibili oporretan.

Agur.

Josemi
Puntuazioen batuketa: -
Jose Miguel Arnaiz(e)ri erantzunda

Er: Martxoa-apirila bitarteko lanak

Jose Miguel Arnaiz -
Kaixo,

Lan guztiak erabat amaituta ez dauden arren, gaur bertan bidaliko diogu ikastaro honetako arduradunari hizkuntza pakete osoa, denon esku jar dezan.

Zuzenketa eta osaketa asko egin ditugu eta uste dugu komeniko litzatekeela osorik eguneratzea.

Besterik gabe, izan ongi.

Josemi
Jose Miguel Arnaiz(e)ri erantzunda

Er: Martxoa-apirila bitarteko lanak

Mikel Etxarri -

Kaixo Jose Miguel:

Ni, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakaslea naiz eta gisa honetako proiektu batekin lanean aritzeko asmoa daukagu. Egia esan, ez dakit asko PHP-ri buruz ezta moodle-i buruz ere.

Horregatik, laguntza txiki baten beharra nabarmena daukat. Lehenengoa, litzateke jakitea non aurki dezakedan euskaraz eginiko bertsioa ( eginda badago, behintzat) eta instalatzeko argibideak, izan ere, deskargatu nuen bertsioa ez dakit nola instalatzen den.

Aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.

Mikel Etxarri(e)ri erantzunda

Er: Martxoa-apirila bitarteko lanak

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Ikastaro-foro honetan aurki dezakezu helbide honetan:
http://moodle.org/mod/resource/view.php?id=3345
Fitxategi konprimitu bat da eta bertan dago moodle euskaraz erabiltzen hasteko behar duzun guztia. Deskonprimitzean eu karpeta bat azalduko zaizu. Hori moodle instalatu zenuenean sortzen den lang karpetaren azpian kokatu behar duzu. Bukatzeko lib/languages.php fitxategia editatu eta euskara hizkuntza gehitu:
lerro berri batean: "eu" => "Basque",

Modu honetara moodle euskaratua izango duzu eta erabiltzeko prest. Informazio gehiago behar baduzu irakurri hau: http://moodle.org/mod/resource/view.php?id=3869

Eskerrik asko Mikel zure interesagatik.