Kaixo lagunok:
Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz. Beste lankide batzuekin batera Moodle aztertzen ari naiz gure ikastolan erabiltzeko asmoz.
Oraingoz modu lokalean baino ez dugu probatu. Hala ere, ematen dituen aukerek eta malgutasunak txunditu gaituzte.
Moodle 1.4.5 bertsioarekin Internalmail moduloaren 1.2 bertsioa ere aztertu dugu. Oso interesgarria dela iruditu zaigu eta euskaratu egin dugu.
Itzulpena eranskinean aurkituko duzue.
Bide batez euskaratzeko prozesuan zertan eta nola lagun dezakedan jakin nahi nuke.
Agur bero bat.
Aupa Juan,
Barkatu lehenago erantzun ez badizugu, baina guk bezain ondo jakingo duzu ikasturte-amaiera ikaragarri liosoa izaten dela.
Bestalde, jakingo duzunez, Moodle-ren 1.5. bertsioa orain aste parea atera zen eta dezenteko nobedadeak ekarri ditu: mezularitzarako modulu berria (Messenger-en moduko zerbait), ia-ia jarduera-modulu gehienetan egin dira hobekuntzak (foroan adibidez, orain modua dago norberak zenbat mezu duen irakurri gabe jakiteko, edo galdetegia moduluaren erabateko berrikuntza...).
Horregatik, momentu honetan Santurtziko Udal Euskaltegian ari gara berrikuntza guztiak aztertzen eta lehengo itzulpena egokitzen. Josemi Arnaizek aurreko mezu batean azaldu zuen bezala, itzulpena egiteko erabili dugun lehentasunezko irizpidea ikaslearentzako interfaza euskaratzea izan da. Modulu bakoitzean hori lortu dugunean, saiatu gara tutorearentzakoa ere euskaratzen.
Hori da modulu asko "erdi-itzulita" egotearen arrazoia. Badira, dena den, ikutu gabe dauden modulu batzuk ere, besteak beste, mezularitza, Sorm edo Hot Potatoes.
Tira, eskerrik asko egindako aportazioagatik, eta seguru nago elkarren berri izango dugula.
Abel Camacho
Santurtziko Udal Euskaltegia