Feedback modulua

Feedback modulua

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo,

Badirudi feedback modulua Moodle-ren 2.0 bertsioan estandar bihurtuko dela. Hori dela-eta, egunotan goitik eta beherako berrikusketa egin diogu, itzulpenean aldaketa pilo bat eginez.

Aldaketa narbarmenetako bat moduluaren izena bera izan da. Izan ere, orain bi urte pasatxo izan genuen eztabaida honetan erabaki zen Inkesta-feedback izena ematea moduluari. Hemendik aurrera, berriz, inkesta izango da. Geure ustez, pakete estandarrean sartuz gero, Moodle-k inkestak egiteko izango duen modu nagusia feedback izango da eta hortik dator izena laburtzeko arrazoia.

Moodle-ren edozein bertsio erabilita ere, beti izaten da komenigarria hizkuntza-paketea eguneratuta izatea, baina are komenigarriagoa feedback.php fitxategiaren kasuan: aspaldi itzulitakoa da eta harrez geroztik ez du aldaketa handirik izan.

Ondo izan

Abel

Puntuazioen batuketa: -