Moodle 2.0rako prestatzen

Moodle 2.0rako prestatzen

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 1
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo,

Urte berriarekin batera, lan berriei heldu diegu. Dakizuenez, 2009an zehar Moodle-ren 2.0 bertsioa askatzea dago aurreikusita eta, egia esan, asko izango dira berrikuntzak. Besteak beste, biltegi edo errepositorio sistema, portfolioak, testu-editore berria (TinyMCE), baldintzatutako jarduerak, osatu beharreko ibilbideak...

Denera 1.9.3 bertsiotik 2.0ra 3.000 kate berri baino gehiago itzuli beharko ditugu. Dagoeneko, lan horren lehenbiziko emaitzak jarri ditugu denon esku ohiko tokian eta espero dugu aldian-aldian ekarpen gehiago egitea.

Ondo izan
Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle 2.0rako prestatzen

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa,

Oporretara joan aurretik, ohiko tokian utzi ditugu itzulpenean egindako azken aldaketak. Denera, 1.500 bat kate itzuli ditugu urte hasieratik hona eta ooraindik orain, beste horrenbeste geratzen zaigu itzultzeko. Tira, hori oporren bueltarako utziko dugu.

Ondo izan