2008rako asmoak

2008rako asmoak

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Urte berria aurretik dugu eta mezu honetan Moodle Doc-ak Euskaraz gunea garatzen segitzeko lan-proposamena aurkeztu nahi dizuegu.

Orain arte egindako lana handia izan da baina hemendik aurrera helburu apalak ezarri behar ditugu besteren lankidetza eta parte hartzea areagotzea lortu ezean. Izan ere, gutxiren artean egindako lanak ezin du azkarregi egin aurrera.

Horregatik, oraingo helburu nagusia itzuli gabe ditugun dokumentuak osatzea da, orri berririk sortu gabe eta gunearen tamaina handitu gabe.

Hona hemen, zehatzago, egin asmo ditugunak:

a) Irakasleentzako dokumentazioa

Kalifikazioak

Moodle 1.9 bertsioak kalifikazio-liburu guztiz berriztatua ekarriko du eta horregatik Moodle Doc-etan komeni da 1.9ren aurreko kalifikaziei buruzko dokumentazioa eta 1.9tik aurrerakoa behar bezala bereizi eta osatzea.

Erabilera didaktikoak

Atal hau goitik eta behera berrikusi behar da, behar bezalako antolamendua lortu ahal izateko.

b) Kudeatzaileentzako dokumentazioa

Gaitasunak

Espainierazko komunitatean gertatutako eztabaidaren ildotik, euskaraz ere komenigarri ikusten dugu kategoria honetako orriak berrizendatzea, eta Baimenak izenekoa sortzea. Beraz, 160 bat dokumentu dira aldatu beharrekoak.

Horrekin batera, 20 bat dokumentu ditugu itzuli gabe eta horiei heltzea espero dugu. Momentuz, sortu gabe utziko ditugu atal honetako 50 bat orri.

Tira, bada! Zuen ekarpenak eta iritziak espero ditugu. Bitartean segi ondo.

SUE

Puntuazioen batuketa: -