Bigarren aldia amaitu da!

Bigarren aldia amaitu da!

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuaren bigarren aldia amaitutzat-edo eman dugula.

Gogoratuko duzuenez, 2006ko urrian hasi ginen lanean dokumentazio-gune hau osatzen eta 2007ko otsailerako irakasleari begirako dokumentazioa osatutzat eman genuen. Harrez geroztik, Moodle sistemako kudeatzaileei begirakoa lantzen aritu gara.

Proiektuaren egungo egoera zertan den ikusteko datu batzuk ekarri ditugu.

Guneak denera 674 orri ditu, honela banatuta:
  • 30 bat dokumentu Moodle-ri eta Moodle Doc-ei buruzko dokumentazioari dagozkio
  • 310 bat orri kudeatzailearen atalekoak dira
  • 330 bat orrik irakaslearen dokumentazioa osatzen dute.
Itzuli gabe dauden orriak 98 dira (%14,50), eta , besteak beste, bi multzotan sailka daitezke:
  • Rolak eta Gaitasunei dagozkienak (kudeatzailearen dokumentazioan)
  • Jarduera-moduluen erabilera didaktikoei dagozkienak (irakaslearen dokumentazioa)
Honela, gaur egun itzulitako orriek Moodle instalazioa kudeatu ahal izateko beharrezko datu eta ohar guztiak jasotzen dituzte. Horiez gain, ikastaroak sortu eta hezkuntza-jarduerak burutu ahal izatekoak ere izango ditugu eskura.

Ahalik eta azkarren emango dugu hirugarren aldiaren nondik-norakoen berri. Bitartean berriz ere eskerrak eman proiektu handi honetan laguntzen ari diren guztiei.

SUE
Puntuazioen batuketa: -