Dokumentazioaren egungo egoera

Dokumentazioaren egungo egoera

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0

2007-2008 ikasturtearen amaierara ailegatu gara eta Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuan egindakoaren balantzea ere egin nahi dugu.

Lehenik eta behin albiste pozgarria: erreferentziazko dokumentazioa (ingelesezkoa) alde batera utzita, euskarazkoa da garatuena, orri kopuruari eta informazio eguneratuari erreparatuta.

Bestalde, gaur egun guneak denera 781 orri ditu, honela banatuta:
  • 30 bat dokumentu Moodle-ri eta Moodle Doc-ei buruzko dokumentazioari dagozkio
  • 410 bat orri kudeatzailearen atalekoak dira
  • 340 bat orrik irakaslearen dokumentazioa osatzen dute

Horietatik itzuli gabe ditugun orriak 84 dira, hau da, %10.75a eta eguneratu beharrekotzat jo ditugunak 15 bat.

Ikus dezakegunez, azken bolada honetan bereziki kudeatzailearen lana izan dugu kontuan eta Moodle instalazioa kudeatu ahal izateko behar beste dokumentazioa osatu dugula uste dugu. Hala ere, irakaslearen dokumentazioari dagokionez, 1.9 bertsioak ekarri dituen berrikuntza nagusiei buruzko artikuluak ere itzuli ditugu.

Udako oporren ostean ekingo diogu berriz ere lanari. Ordurako bi lan aurreikusi ditugu:
  1. Irakaslearen dokumentazioa berrikustea eta eguneratzea
  2. 2009an askatzea aurreikusita dagoen 2.0 bertsioaren berrikuntzak lantzen hastea.

Besterik gabe, laster arte eta ez ahaztu komunitatearen laguntza behar-beharrezkoa dela proiektu honek aurrera egingo badu.

Puntuazioen batuketa: -