MRBS euskaraz

MRBS euskaraz

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 0
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo!

MRBS (Meeting Room Booking Service) espazio komunak kudeatzeko aplikazio askea da. Horren bidez, informatika-gelak, laborategiak, areto nagusiak, etab. modu erraz batean erreserba daitezke, baita erabilpen-txostenak sortu ere.

Moodlerekiko integrazioa eginda dago: (http://moodle.org/mod/data/view.php?d=13&rid=734).
Ñabardurak foro honetan ikus daitezke: http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=38604.

Zoritxarrez, ez da modulu arrunten moduan instalatu behar, baina prozesua erraza da. Neu ere egiteko gauza izan naiz eta! Irribarrea

MRBS proiektura (http://mrbs.sourceforge.net/) euskarazko bertsioa bidali dut. Hala ere, itzulpena oraindik argitaratu ez dutenez, bi fitxategi bidaltzen ditut:
  • lang.eu - MRBSn bertan kokatu behar da beste hizkuntza fitxategiekin batera. Ez ahaztu ezarpenetan "eu_ES" eremua zehaztea, bestela egutegia ingelesez agertuko da.
  • block_mrbs - Moodleren blokearen hizkuntza fitxategia.
Instalatu ondoren, Moodleren ikastaro batean MRBSarekiko esteka eginda, ikastaro horretako irakasleek erreserbak egin eta ikasleek ikusi ahal izango dituzte.

Zer itxura duen ideia izateko irudi hau bidaltzen dut:
MRBS
Benetan erraza eta praktikoa da.

Agur.

Juan Ezeiza
http://www.axular.net
http://www.axular.org
Puntuazioen batuketa: -