Moodle Euskaraz: moderazio-arduraren aldaketa

Moodle Euskaraz: moderazio-arduraren aldaketa

Jose Miguel Arnaiz -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Moodle-en euskaraketari dedikatutako ikastaro honen moderazioa dela-eta izan diren gorabeherak alde batera uzteko garaia heldu da eta hemendik aurrera Santurtziko Udal Euskaltegiak hartuko du bere gain lan hori.

Zain gaude, hala ere, kudeatzaile-rola noiz aitortuko diguten moodle.org-en eta hori gertatzen denean hasiko gara behar diren aldaketak egiten, hala nola: euskaraketaren azkenengo bertsioa igo, itzulpena aurrera eramateko lan-proposamenak egin...

Izango da denontzako lana; beraz, komeni da parte hartzeko asmoa duzuenok indarrak eta gogoak neurtu eta nolako parte-hartzea izan dezakezuen pentsatzea.

Laster izango duzue gure berri. Bitartean ondo izan.
Puntuazioen batuketa: -