Irakasleei jakinarazpenak agertu ez

Irakasleei jakinarazpenak agertu ez

IKA Gasteiz -
Erantzun kopurua: 2

Kaixo!

Hemen Jon Aranburu Gasteizko IKAren izenean:

Ikasleek eginkizun bat egiten dutenean irakasleari mezu elektroniko bat jasotzea nahiko genuke. Batzuetan jasotzen da, eta ondo; beste batzuetan, ez, eta kasu batzuetan SPAMera bideratzen dira jakinarazpen-mezuak. Ausaz gertatzen dela dirudi. Ezin asmaturik gabiltza zer gertatzen den. Badazue zuek arrastorik?

Puntuazioen batuketa: -
IKA Gasteiz(e)ri erantzunda

Er: Irakasleei jakinarazpenak agertu ez

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Jon,

Moodleri dagokionez, zereginaren ezarpenetan aukera hauetako bat markatuta dagoela egiaztatuko nuke:


Aukera hori markatuta badago eta e-mailak ez badira heltzen edo SPAM karpetan geratzen badira arazoa ziur aski Moodletik kanpo egongo da eta posta-elektronikoaren zerbitzuarekin lotutako ezarpenak begiratuko nituzke nik: SMTP zerbitzuaren ezarpenak, SPF erregistroak, MX erregistroak...

Ondo izan.