Ikastaroa errepikatzen denean, ikasleak egindakoa gorderik.

Ikastaroa errepikatzen denean, ikasleak egindakoa gorderik.

IKA Gasteiz -
Erantzun kopurua: 4

Kaixo!

Hasteko eta behin, aurkeztu egingo gara, orain arte ez dugu-eta hemen idatzi. Gasteizko IKAren izeneko kontutik ari gara, baina bertako IKT arduradunok ariko gara hizketan: Oihan Txabarri eta Jon Aranburu. 

Harira: 

Ikasle batek behin ikastaroa amaitutakoan, desmatrikulatu egiten dugu. Baten batek kastaro bera errepikatu behar/nahi duenean, ordea, berriro matrikulatu eta aurreko urtean egindako eginkizunak gordeta agertzen zaizkio. Ez dugu hori gertatzerik nahi: ikastaroa hasten denean ikasleak aurretik egindakoa agertzerik ez dugu nahi. 

Nola egin dezakegu hori gerta ez dadin?

Aldez aurretik, eskerrik asko!

Puntuazioen batuketa: -
IKA Gasteiz(e)ri erantzunda

Er: Ikastaroa errepikatzen denean, ikasleak egindakoa gorderik.

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Oihan eta Jon,

Ikasleak ikastaro batetik desmatrikulatzean eurek bertan egindakoa ez da automatikoki ezabatzen. Beraz, ikasleak berriro matrikulatzean berriz ere aurretik egindakoa ez agertzea nahi baduzue, ikastaroaren edizio berri bat hastera doanean aurretik ikastaroa berrabiarazi beharko duzue lehendik dauden datuak ezabatzeko.

Ikastaro bat berrabiaraztean ezabatuko den informazioa aukeratu ahal da (posiblea da galdetegietako saiakerak ezabatzea foroetako mezuak ezabatu gabe, adibidez), hemen duzue ikastaroa berrabiarazteko informazio gehiago:

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Ikastaroa errepikatzen denean, ikasleak egindakoa gorderik.

IKA Gasteiz -
Kaixo, Iñigo!

Milesker hain bizkor erantzuteagatik. Ibili gara probetan, eta arazo barik lortu dugu ikastaroa berrabiaraztea. Hemendik aurrera, badakigu nola ekidin arazo hori.

Kontua da aurtengo ikastaroak jada hasiak direla, eta orain hala egingo bagenu, beste ikasle askoren aurrerapena ere (aurretik ez ibilitakoena, alegia) galduko genukeela.

Beraz, ba al dago aukerarik erabiltzaile jakin baten kalifikazioak, bidalketak eta abar ezabatzeko? Ibili gara bila, baina ez dugu topatu.

Eskerrik asko, eta ondo segi!
IKA Gasteiz(e)ri erantzunda

Er: Ikastaroa errepikatzen denean, ikasleak egindakoa gorderik.

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Beraz, ba al dago aukerarik erabiltzaile jakin baten kalifikazioak, bidalketak eta abar ezabatzeko? Ibili gara bila, baina ez dugu topatu.

Hori modu automatikoan egiteko modurik ez dagoela esango nuke.

Arazo hori konpontzeko ikasle horrek lehendik egindako guztia eskuz ezabatzen joatea baino ez zait bururatzen, zereginetako bidalketak, galdetegietako saiakerak, kalifikazioak eta abar banan-banan ezabatzen joatea alegia 😕

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Ikastaroa errepikatzen denean, ikasleak egindakoa gorderik.

IKA Gasteiz -
Kaixo!

Ongi, pentsatzen genuen akaso izango zela guk topatzen ez genuen modu automatikoren bat. Hala egin beharko. Eskerrak arazoa ikasle gutxirekin izan dugun, eta hemendik aurrera konponbidea daukagula.

Esan bezala, milesker eta ondo segi!