Galdera bat

Er: Galdera bat

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0
Badirudi aldaketak egiten ibili direla moodle.org webgunean. Orain ezinezkoa da 100k baino gehiagoko fitxategiak igo eta horrekin ez da nahikoa euskaraketaren azken bertsioa argitaratzeko.

Badago beste sistema bat, cvs alegia. Horretan ere aldaketak egon dira. Dagoeneko 1.6 bertsioa plazaratu dute eta bertan hizkuntzen kokapena aldatu egin dute. Arazo guzti hauek direla medio ezinezkoa izan da Santurtziko Udal Euskaltegikoek bidali ziguten azkenen bertsioa igotzea. Gaur azkenean posible izan da cvs-n euskaraketa eguneratzea baina bihar arte ez dute berregingo euskarazko hizkuntza paketea CVStik.  Ondorioz, bihartik aurrera eu.zip fitxategian euskaraketaren azken eguneraketa egongo da. Hori da deskargatu behar duzuena eta zuen moodle instalazioetan ezarri.