Galdera bat

Galdera bat

Imanol Artetxe -
Erantzun kopurua: 9
Kaixo,

Harpidetu berri naiz ikastaro honetara, eta egia esan behar badut, dezepzio puntu bat izan dut foro honetan ez dagoela batere mugimendurik ikusi dudanean.  Askok hitz egin didate moodleri buruz eta pentsatzen nuen euskaraz ere lan handia eginda zegoela, baina ikusi dudanez, itzulpenean asko falta da egiteko eta beste hizkuntzetako ikastaroen ez bezala, baliabiderik eta bestelako laguntzarik ez da inon ageri.

Tira, esanak esan, ez nator kritika hutsa egitera: neure burua eskaini nahi dut egin beharreko lanen bat egiteko, edo itzulpenean laguntzeko, edo... Horregatik galdera: zeinek kudeatzen du foro hau? Zeinek argituko lidake itzuli gabeko fitxategiak zein diren?

Enfin, gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak...

Imanol Artetxe


Puntuazioen batuketa: -
Imanol Artetxe(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Gaizka Eraña -

Eup,

Egia esan ni ere gutxi dela harpidetu nintzela eztabaidagune honetan eta ez daukat batere argi zeinek kudeatzen duen txokoa. Euskal Herriko Unibertsitatea atzean dabilela esango nuke, baina usteak...

Ni lanbide heziketako irakaslea naiz eta moodleren berri izan nuenean guk erabiltzen dugunarekin konparatuz (es.mayeticvillage.com) pagotxa zela pentsatu nuen. Programa jeitsi nuen instalatu eta erabili ahal izateko, baina ez diot nahi adina denbora eskeini eta hemen naukazu..

Zorte on Imanol

Marinel bakartia

Gaizka Eraña(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Alberto De Abajo Gonzalez -
Kaixo Gaizka, Imanol ta konpainia,

Alberto naz, UEUko langilea.

Berez, UEUk hartu zuen moodle euskaraz foroa moderatzeko edo kudeatzeko lana.
Ez EHUk. Nik dakidala EHUk ez du foro honetan parte hartu izan, modu ofizialean, behintzat.

Eta egia esan, orain arte ez dugu moderazioa behar den moduan bideratu.
Bere garaian moodle plataforma euskaratu genuen. Euskarazko lehenengo bertsioa izan zen, eta irakaskuntza telematikoaren mundura hurbiltzeko asmoarekin egin genuen, software librean oinarrituriko plataforman honekin.

Gerora bertsio berriagoak etorri dira.

Bertsio berri hauen euskaratzea hainbat eragileren artean egin izan da. Alderik eta aktiboena Santurtziko Udal Euskaltegiak  eroan izan du. Bere garaian, plataformaren itzulpenaren inguruan egon zitezkeen lanak partitzerakoan eta modu ofizial batean moodle komunitatearen bitartez egin nahi genuenez (lanaren bilgune izateko eta lana bikoiztuezteko asmoaz), UEUk hartu zuen aipatu moderazio lana.

Errealitateak erakutsi digu gero eta kide gehiago garela moodle euskaraz-en eta partaide guztien lana antolatu, eguneratu, bideratu, zalantzak argitu, itzulpenari corpus komuna eman, manualak atondu, arazo tekinkoei erantzun, eta abar... gure gaur egungo egoeratik at dagoela.

Honetaz konsziente izanik moderazioari aurre egin behar diogu... ala itxi. Hori da gure ezbaia. Ostiral honetan bildu behar dugu honen inguruan eztabaidatzeko eta erabaki bat hartzeko.
Moderazioarekin segitu behar badugu benetako moderazioa eramango genuke aurrera.
Ez badugu gure burua kapaz ikusten moderaziotik etor litekeen lanari aurre egiteko bertan behera itxiko genuke. Eta gaur egun foro hau osatzen dugun kideon eskuetan itxiko genuke.

Zintzoak izan gura dugu gure buruarekin eta foroa osatzen dugun guztiokin ere. Ezin dugu moderatubako moderazio hau etengabean luzatu.

Orain arte egin izan dugun lana egin dugu. Gure txikitasunean plataforma honen itzulpenarekin hasi ginen eta gaur egun nahikoa lanabes interesgarri suertatzen ari da, gero eta jende gehiagorentzat.

Gure lana aintzat hartuko duzuelakoan eta ostiraleko bilerak eman dezakeenaren zain.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Alberto De Abajo Gonzalez
UEUko langilea



Alberto De Abajo Gonzalez(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Jose Miguel Arnaiz -
Kaixo,

Egia da Moodle euskaratzeko ikastaro hau ez dela izan hasiera-hasieratik behar lukeena eta lanerako prest zegoen bat baino gehiago galdu dugula bidean. Tartean kontu bat baino gehiago izan dira, antza, eta oso agerikoa da askotan koordinazio-falta ikaragarria sumatu dugula denok. Itzulpenaren azken bertsioa, esaterako, duela bi hilabete bidali genuen Santurtziko Udal Euskaltegitik eta oraindik ez dago inorentzat eskuragarri.

Arazoak arazo, helburua izan behar luke denon indarrak eta ahaleginak batzea eta alperrikako lanik ez egitea. Santurtziko Udal Euskaltegia prest dago hemendik aurrera foro hau  kudeatzeko eta  koordinazio lana egiteko, UEUk ez badu ikusten bere burua lana behar bezala egiteko moduan. Hitz batean, gauzak ikaragarri aldatu behar dira ezer egingo badugu.

Izan ongi.

Josemi
Jose Miguel Arnaiz(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Imanol Artetxe -
Eskerrik asko egoera zein den erakusteagatik. Gainontzeko hizkuntzatan zer egiten duten begiratzen egon naiz eta ez ez du ematen, behintzat, horren zaila. Zer dagoen itzulita, zer dagone itzultzeko eta nork hartzen duen lan hori zehaztea baino ez da.

Badirudi batzuk erakundeetakoak zaretela eta horrek zaildu egiten duela lana. Oraingo arduradunak erabakia hartzeko epea esan du eta Josemik lana bere gain hartzeko prest dagoela. Ea, bada, noiz hasten garen lanean! Nork koordinatu, berdin zait niri baina norbaitek har dezala batuta, faborez!

Imanol Artetxe
Alberto De Abajo Gonzalez(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Imanol Artetxe -
Aupa Alberto,

Galdera bat egin nuen orain egun batzuk eta gaur beste bi ditut. Zer gertatu da pasa den ostiraleko bilera horretan? Moderatubako moderazio hau moderatua izango da azkenean? Esango diguzu!

Beste galdera: itzulpenaren azken bertsioa eskuratu nahi dut. Zein da arazoa? Santurtziko euskaltegikoek ez dute  besteokin konpartitu nahi?  Neuk, behintzat, ulertu dut badutela  askozaz  osatuago dagoen bertsio bat, baina eurentzat dute gordeta, antza denez. Nork berea egin beharko du?

Hurren arte

Imanol




Imanol Artetxe(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Alberto De Abajo Gonzalez -
Kaixo Imanol eta konpainia,

Bai, ostiraleko bileran, besteak beste, UEUk moodle euskarazeko moderazioa uztea erabaki zuen.

Ez da erabaki erraza izan. 2002ko azaroan euskaratu genuen, lehenengoz, moodle plataforma: unibertsitatea.net
Gure lanabesa izan da on-lineko gure formazio eskaintzan. Apustu garbia egin genuen software librean oinarrituriko plataforma honetan eta irakaskuntza molde honetan.
Etorri dira bertsio berriak, Santurtziko Udal Euskaltegikoekin izan dugu harreman eta lankidetzagatik, batez ere.

Lehen urruti ikusten zena, orain, heldu da: ezaguna da plataforma hau, ezaguna eta egunerokoa bihurtzen ari da irakaskuntza molde berri hau, ez da, jada, kontzeptu arrotza. Hezkuntzaren eta formazioaren esparruan murgiltzen garen hainbat erakundeok txertatu dugu gure egitasmo akademikoetan.

Hau dela eta, orain arte izan dugun etxeko tamaina hau handituz doa eta UEUk ez dauzka, batez be, giza baliabiderik etor daitekeen erronkari aurre egiteko.
Gure txikitasunean, gure tamainan, bidea eman diogu on-lineko irakaskuntzari, bidea eman diogu moodle euskarazeri....
Baina, gaur da eguna ezin dugula ganorazko moderaziorik eskaini eta, horregatik, gure partehartzea partaide gisara egokitu nahi dugu, beti ere, ahal dugun heinean laguntzeko prest.

Bestalde, azken bertsioa... Imanol, zein da azken bertsioa moodle bezalako ingurune dinamiko batean? Azken bertsioa denon artean egin dezakeguna da. Horretan ez dago dudarik.
Gure arazoak eta bi eduki ditugu gure eskuetan dagoen azken bertsioa igotzeko. Moodle plataformaren moderatzaile orokorrarekin harremanetan gaude arazo horiek konpontzeko eta moderazioa itxi aurretik lan hau bideraturik itxiko dugu.

Dudarik ere ez dago, Santurtzi Udal Euskaltegiri esker eskuratu dezakezula gaur egun eskuratu dezakezuna.

Eta... ez dakit, Imanol, inori ezer leporatzen hasi orduko, printzipioz, begirune apur bat eskatuko nizuke. Egindako lana, besteak beste, handia izan delako.

Aste honetan finikitaturik itxi nahi dugu moderazioaren lana. Lan hau hartuko duenari behar dituen argibide guztiak izan ditzan.

Segi ondo
A.
Imanol Artetxe(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo guztioi: Lehenik eta behin UEUko eta Santurtzi Euskaltegiko lagunei eskerrak eman nahi dizkiet egin duten lanarengatik. Moodleren euskaraketan ia bakarrik aritu dira denbora luzean eta gurdira beranduago igo garenok egin dutenaz baliatu ahal izan gara. Egia da azkenaldi honetan foro hau motel dabilela eta bultzada berria behar duela, baina ez dugu ahaztu behar hori guztion ardura dela eta ez bakarrik foro honen koordinatzaileena. Kritikak ongi daude, Imanol, baina ez izan injustua. Koordinazioaren lekukoa jaso nahi baduzu, ongi etorri. Zure ekarpenak egin nahi badituzu, ongi etorri ere, baina ez gutxietsi guztion alde plataforma hau euskaratu dutenen lana, ez dute merezi eta. Agur.
Imanol Artetxe(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Iñaki Arenaza -
Aurrez aure, barkatu Erderaz idatziagatik, baina nire Euskara maila oso txarra da eta.

Imano, si quieres saber que ficheros o trozos de ficheros están aún sin traducir, si tienes Moodle instalado, entra en sesión como Administrador de la plataforma y vete la dirección:


Allí verás cuatro opciones:
  1. Comprobar cual es la versión más reciente del fichero del idioma Euskera en la página de descargas de Moodle (ahora mismo parece que es del 2006.02.26). Seguramente interesa descargar e instalar este último paquete antes de usar las opciones restantes.
  2. "Falta diren kateak egiaztatu", que te dirá que cadenas de texto están aún sin traducir a Euskera. Te dará la lista completa, agrupada por ficheros, si no recuerdo mal.
  3. "Edit strings", que te permite, si los ficheros en el servidor tienen los permisos de modificación para el servidor web, editar directamente los textos sin traducir. En la parte superior, en el recuadro, aparece la lista de ficheros con los textos originales en inglés. Y cuando pinchas en uno, te saca los textos del archivo (tanto los traducidos como los sin traducir, por si quieres retocar algo).
  4. "Edit help documents", que hace lo mismo pero para los ficheros de ayuda interactiva.
Entiendo que si lo que se desea es repartir el trabajo para hacerlo más rápido, lo lógico es que se coordine un glosario (para tener una terminología común en la traducción) y que luego alguién se encargue de coordinar la asignación de diferentes ficheros de texto o ayuda a quien quiera echar una mano, para no trabajar más de una persona en el mismo texto y hacer el trabajo dos veces. Y que luego esa misma persona (o personas) se encarguen de enviar las nuevas versiones del fichero de Euskera a los mantenedores de Moodle.

Esto permitiría hacerlo de forma comunitaria sin que todo el peso del mantenimiento de la traducción recaiga en unos pocos y que si estos están temporalmente no disponibles, el proceso se paralice completamente.

Por supuesto, el trabajo avanzará tan rápidamente como gente haya dispuesta a colaborar.

Siento no poder ayudar en este trabajo, ya que mi nivel de Euskera hablado y escrito es pésimo por el momento, pero sé que tanto la gente de la Enpresa Zientzien Fakultatea como la de Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea de Mondragon Unibertsitatea están usando la plataforma: la primera de forma muy activa y la segunda dando pasos, pero con intención de usarla de forma intensiva en pocos meses.

Quizás ahí se puedan buscar aliados para colaborar en este esfuerzo.

Sólo son mis dos céntimos de euro...

Saludos. Iñaki.

P.D. Las posibles respuestas hacedlas en Euskera, leyendo me defiendo estupendamente irribarrea
Iñaki Arenaza(e)ri erantzunda

Er: Galdera bat

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Badirudi aldaketak egiten ibili direla moodle.org webgunean. Orain ezinezkoa da 100k baino gehiagoko fitxategiak igo eta horrekin ez da nahikoa euskaraketaren azken bertsioa argitaratzeko.

Badago beste sistema bat, cvs alegia. Horretan ere aldaketak egon dira. Dagoeneko 1.6 bertsioa plazaratu dute eta bertan hizkuntzen kokapena aldatu egin dute. Arazo guzti hauek direla medio ezinezkoa izan da Santurtziko Udal Euskaltegikoek bidali ziguten azkenen bertsioa igotzea. Gaur azkenean posible izan da cvs-n euskaraketa eguneratzea baina bihar arte ez dute berregingo euskarazko hizkuntza paketea CVStik.  Ondorioz, bihartik aurrera eu.zip fitxategian euskaraketaren azken eguneraketa egongo da. Hori da deskargatu behar duzuena eta zuen moodle instalazioetan ezarri.