Babelium plugin-a

Er: Babelium plugin-a

Juanan Pereira -
Erantzun kopurua: 0

Kaixo,

  Abel-ek idatzi dit galdera honi buruz. Tira, hemen erantzungo dut.

  Babelium proiektua bertan behera utzi behar izan genuen hainbat arrazoiengatik. Garrantzitsuenetakoak bi izanik: 

* Flash plugina-ren mendekotasuna. Flash teknologia egokia izan zen bere garaian multimedia aplikazioak garatzeko (audio+bideoa denbora errealan erabili nahi izanez gero, edo webkamera nabigatzailean erabili ahal izateko). Denbora aurrera egin ahala, HTML5 sortu zen, eta horrekin batera nabigatzaileek mikroa, webkamera eta denbora errealeko grabaketak egiteko aukera eskaintzen hasi ziren, plugin bat erabili behar izanik gabe. Berez, Flash plugin-a defektuz desgaituta agertzeko politika ezarri zuten nabigatzaileetan eta eskuz gaitu beharra dago. Orokorrean HTML5-erako bidea hartzea gomendatzen da, baina noski, horrek aplikazioa berregitea dakar, dagokion kostuarekin.

* Baliabide falta. HTML5-erako programazioarekin hasi ginenean proiekturako genuen diru-iturria agortu egin zen. Dirurik gabe proiektuan ginenok alde egin behar izan genuen. 

Dena den, jakin badakit Elurnet enpresak proiektuarekin jarraitu zuela bolada batean. Susi Rodríguez-ekin kontaktuan jartzea gomendatuko nizuke: https://twitter.com/elurnet

Juanan