Tresna kutxa

Tresna kutxa

joseba permach -
Erantzun kopurua: 4

kaixo!

Hementxe nator beste galderatxo batekin, ea erantzunik duzuen edo zerbait bururatzen zaizuen. Ikastaro batean material gehigarri gisa "tresna kutxa" bat gehitu nahi dugu. Jakina horretarako "karpeta" baliabidea erabili dezakegu eta bertan pdf-ak edo dena delakoak sartu.

Kontua da gustatuko litzaigukeela (ez dakigu posible den) eduki horiei, zenbait helbide elektroniko interesgarri gehitzea ere eta, beraz, tresna kutxa irekitzerakoan pdf-k ikusteaz gain, zenbait helbide ikustea ere nahiko genuke. Badago tresnaren bat hori ahalbideratzen duenik? Jakina, beti dago aukera helbideak testu batean atxikitu eta karpetan sartzea baina guk helbide horiek zuzenean ikustea nahiko genuke, posible balitz. Tira, uste dut ulertu zaidala, ea zer diozuen. Mila esker, aldez aurretik.

joseba


Puntuazioen batuketa: -
joseba permach(e)ri erantzunda

Er: Tresna kutxa

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo Joseba,

Nik dakidala ez da posible karpeta batean estekak gehitzea, beraz zuk eraiki nahi duzun tresna kutxa hori egiteko beste moduren bat bilatu beharko duzu; niri boteprontoan bi hauek bururatzen zaizkit:

- Orri bat erabiltzea: karpetetan bezala Moodle-ko orri batean edozein fitxategi gehitu dezakezu, baina horretaz gain orri batean estekak, testua eta beste gauza asko ere sartu dezakezu, esaterako txertatutako bideoak.
- Ikastaroaren atal bat erabiltzea: atal horren barruan Moodle-ko edozein jarduera edo baliabide gehitu dezakezu: fitxategiak, URLak, karpetak...

Ondo izan.
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Tresna kutxa

joseba permach -
Mila esker, Iñigo. Probatuko ditugu zuk eta Abel-ek proposatutakoak eta ea zein gelditzen zaigun txukunago. Eskerrik asko benetan.
joseba permach(e)ri erantzunda

Er: Tresna kutxa

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa,

Nik uste, Iñigok aipatutako aukerez gain, beste bat izan daitekeela karpeta erabilita. Horretarako, bide hau egin behar zenuke: gehitu karpeta > idatzi izenburua > idatzi helbide elektronikoak deskribapena izeneko eremuan > gehitu fitxategiak > gorde

Hori eginda, lortuko duzu helbideak fitxategien gainean azaltzea.

Ondo segi