Ikastaroak bikoiztu

Ikastaroak bikoiztu

joseba permach -
Erantzun kopurua: 2

Kaixo:

Ziurrenik zuetako askorentzat egingo dudan galdera txorakeri bat da baina berriak garenontzat...Tira, lehengo urtean ikastaro bat antolatu genuen eta aurten bertako edukiak baliatzearren ikastaro osoa bikoiztu nahiko nuke eta gero kopiaren barnean aurtengo kurtsorako bermoldaketak egin. Posible da? Erraza da? Ea zer diozuen. Mila esker, aldez aurretik.

joseba

Puntuazioen batuketa: -
joseba permach(e)ri erantzunda

Er: Ikastaroak bikoiztu

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo, Joseba:
Galdera zororik ez dago. Txorakeria ez galdetzeagatik gauzak ez egitea da. begi-keinua
Nire ustez, nahi duzuna egiteko bide errazena inportazioa erabiltzea da. Horretarako, ikastaro berri bat behar duzu. Ikastaroak sortzeko baimenik ez bazenu, zure guneko kudeatzaileari eskatu beharko zenioke. Ondoren, sartu ikastaro berrian eta, goialdeko eskuineko gurpil ondoko gezitxoan klikatuz, sakatu irekiko den zerrenda zabalgarriko "Inportatu" esteka. Bertatik bikoiztu nahi duzun ikastaroa aukeratu ahal izango duzu. Urrats gutxitan ikastaro zaharra berrian kopiatuko duzu. Gainera, den-dena edo atal batzuk kopiatzea izango duzu. Adibidez, seguru asko ez dituzu ikasleak kopiatu nahiko.
Beste bide bat ikastaro zaharraren segurtasun-kopia egin eta ikastaro berrian berreskuratzea da. Prozedura antzekoa da, baina ikastaro zaharrean "Inportatu" estekan klikatu ordez, "Segurtasun-kopia" aukeratu beharko duzu. Horrela, fitxategi batean segurtasun-kopia zure ekipora jaitsi ahal izango duzu. Horren ondoren, joan ikastaro berrira eta, "Berreskuratu" aukeraren bidez, ikastaroa klonatu ahal izango duzu.
Inportazioa azkarragoa da, baina praktika ona izaten da badaezpada ere gure ikastaroen segurtasun-kopiak gordetzea.
Prozedura zehaztea nahi baduzu, esadazu mesedez.
Ondo izan.
Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Ikastaroak bikoiztu

joseba permach -

Eskerrik asko, Juan. Egin dut jada (inportatuz) eta, gainera, automatikoki partaideak ez dizkit bikoiztu, alegia nahi nuen moduan. Mila-mila esker. Ondo izan.

Joseba