"Digital age of consent" euskaraz

"Digital age of consent" euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 5
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo,

Moodle maiatzean indarrean sartuko den GDPR araudi europearrera egokitzeko lanean ari da (hemen informazio gehiago), eta horretarako hainbat funtzio berri garatzen ari dira (lehenak pasadan astean kaleratu zituzten).

Horien artean, adinez nagusiak ez direnen babeserako neurriak daude, eta horiek inplementatzeko Moodle-k "Digital age of consent" funtzioa garatu dute (hemen AMOSeko kateak) adin batetik beherakoek Moodle-n sartu aurretik euren tutoreen onespena eskatzeko.

Adin-muga horri ingelesez "age of consent" deitzen zaio (adin horretatik gora onespen inplizitua ematen dela suposatzen da, eta hortik behera tutorearen onespen esplizitua behar da), baina ez dut aurkitu euskarazko baliokiderik.

Boteprontoan eta ziurtasun handirik gabe hau bururatu zait:

age of consent --> onespen-adina
Digital age of consent verification --> Onespen-adinaren egiaztatze digitala

Zer iruditzen zaizue, zuei proposamen hoberik bururatzen zaizue?

Ondo izan.

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: "Digital age of consent" euskaraz

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Neuk ere kate horiek ikusita nituen eta oso egokia iruditu zait zure proposamena.

Aurrera!

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: "Digital age of consent" euskaraz

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo, Iñigo:

Gaztelaniaz eta frantsesezko adierazpide batzuei begiratua eman diet ("consentimiento digital", "consentement numérique", "majorité númerique"...), baina formula luze eta korapilatsuak bururatzen zitzaizkidan, adibidez "onesteko adin-nagusitasun digitalaren muga" eta "onesteko adin-nagusitasunaren egiaztatze-digitala."

Beraz, zure proposamenak egokiagoak iruditzen zaizkit.

Ondo segi.

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: "Digital age of consent" euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Ados!

Azkenean aldaketa txiki bat egin dut eta Digital age of consent verification --> "Onespen-adin digitalaren egiaztatzea" proposatu dut, adina delako digitala dena eta ez egiaztatzea.

Ondo izan.


Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Pribatutasunarekin lotutako kontzeptu gehiagorekin zalantzak

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Pribatutasun-kateak euskaratzearekin jarritzen dut eta zalantza gehiago sortu zaizkit:

- Purpose (datuak zertarako erabiliko diren): helburua proposatuko nuke, baina beste batzuk ere izan daitezke: asmoa? xedea?

- Compliant (baldintzaren bat bete izana): hiztegietan ez dut aurkitu esanahi zehatz hori duen hitzik, baina aukera batzuk betetzea, onespena eta adostasuna izan daitezke, baina horietako batzuekin beste kontzeptu batzuekin nahasteko arriskua dago (consent).

- Consent (erabiltzaile batek bere datuak erabiltzeko baimena ematea): onespena? baimena?

- Data Protection Officer: Datuen Babeserako Ordezkaria

- Retention period (datuak gordetzeko epea): atxikipen-epea

- Data subject (datuaren jabea-edo): interesduna? jabea?

- Subject scope : kasu honetan testuingurua ere ez daukat argi, agian erabilpen-esparrua egokia izan daiteke?

- GDPR (General Data Protection Regulation): DBAO (Datuak Babesteko Arautegi Orokorra). Gazteleraz RGPD erabiltzen da, baina ez dakit akronimoa euskaratzea baino hobe den jatorrizkoa uztea.


Bestalde, hizkuntza legala erabiltzen duten hainbat kate daude tool_dataprivacy fitxategian, eta niri beldurra ematen dit horiek euskaratzen jartzea :-S

Ondo izan.

P.S.: Ziuraski hau jakingo duzue, baina badaezpada: oraindik publikatu gabeko funtzioak martxan ikusteko Moodle-k probetarako gune bat dauka:

Funtzioak ezagutzeko baliagarria izateaz gain euskaratzean kateen testuingurua ezagutzeko ere oso baliagarria da.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Pribatutasunarekin lotutako kontzeptu gehiagorekin zalantzak

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Neuk ere ez dut oso garbi nola itzuli horiek guztiak, baina hala ere, nire iritzia emango dut behean:

  • Purpose (datuak zertarako erabiliko diren): helburua

  • Compliant (baldintzaren bat bete izana): adostasuna.

  • Consent (erabiltzaile batek bere datuak erabiltzeko baimena ematea): baimena

  • Data Protection Officer: Datuen Babeserako Ordezkaria

  • Retention period (datuak gordetzeko epea): gordetzeko epea

  • Data subject (datuaren jabea-edo): interesduna

  • Subject scope : erabilera-esparrua

  • GDPR (General Data Protection Regulation): DBEO (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). Euskaraz hemen dago testu osoa: http://www.avpd.euskadi.eus/contenidos/informacion/20161118/eu_def/adjuntos/RGPD-2016R0679_Articulado-es-eu.pdf

Horiek boteprontoan pentsatutakoak. Dena den, astia izanez gero, legea bera irakurri eta aztertu behar genuke kontrastatu ahal izateko. ia astia
ateratzen dudan!

Ondo segi