Ehuneko ehuna baietz!

Er: Ehuneko ehuna baietz!

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 0
Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko, Abel, eta ez barkamenik eskatu, mesedez, guztiok borondatezko lana ahal dugunean eta nahi dugulako egiten baitugu.

IƱigo bezala, neu ere seguruago sentitzen naiz nire itzulpenak norbaitek gainbegiratzen dituela jakinda, baina zure lan-karga arindu behar dugula ulertzen dut. Zer moduz tarteko bide bat hartuko bagenu?

Hona hemen nire proposamena: emaguzu itzulpenak zuzenean onartzeko baimena eta, zalantzak dauzkagunean edo kate batzuk gainbegiratu behar direla iruditzen zaigunean, foro honetan elkarren laguntza eskatuko dugu.

Bestalde, sare sozialetan zarata pixka bat sortu beharko du ehuneko ehunarekin, ezta? barrea