2014eko iraila: itzulpenaren egoera

2014eko iraila: itzulpenaren egoera

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

Aurreko urtean Moodle-ren euskaraketari bultzada nabarmena eman genion, eta oporretatik bueltan Moodle 2.7 euskaraketaren egoerari errepasoa egin diot.

Aurrekoan nire "metodoari" inork arazorik/hobekuntzarik topatu ez zionez berriz ere modu berean aztertu ditut paketeak. Nire asmoa gutxika lehentasun altua dutenen euskaraketak proposatzen joatea da.

Atxikita bidaltzen dizuet azterketaren emaitza.

Ondo izan,

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: 2015eko iraila: itzulpenaren egoera

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Eskerrik asko egindako lanagatik. Neuri, behintzat, oso ideia ona iruditzen zait, itzulpena egiteko ditugun indarrak errentabilizatzeko balio dezaikena.

Geuk, momentuz, ondoko fitxategiak hartuko ditugu:

  • plug_mod_glossary
  • plug_mod_lesson (ez dira asko falta baina interes berezia dugu fitxategi hau osorik berrikusteko)
  • core_question
  • core_enrol
  • plug_qtype*
  • plug_quiz*
  • plug_qformat*
  • plug_message*
  • plug_qbehaviour*
  • plug_atto*

Horiez gain, badaude beste batzuk (core_countries edo plug_workshop bezalakoak) kateren bat edo beste baino falta ez dutenak. Horiek ere geuk itzuliko ditugu, ondo baderitzozue.

Ondo segi

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: 2015eko iraila: itzulpenaren egoera

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Niri primeran iruditzen zait, milesker hartutako lanagatik!

Nik lehentasun altua dutenen artean euskaratutako portzentai baxuena zutenetatik hasi naiz, zuek hartutakoez aparte. Momentuz core_availability, plug_availability*, plug_mod_url, plug_mod_resource eta core_grading kateen euskaraketa proposamenak bidali dizkizuet, eta zerrendarekin jarraituko dut.

Ondo izan!