Talde desberdinetako erabiltzaileak elkar ez ikustea

Talde desberdinetako erabiltzaileak elkar ez ikustea

Dabid Martinez -
Erantzun kopurua: 2
Kaixo guztioi,

Nire lehen aldia da hemen eta zalantza bat plazaratzeko idazten dut. Azkenaldian Moodle-ekin lan egitea suertatu zait eta ikasleek elkar ikustearen inguruko zalantza bat daukat.

Ikasleak taldeka antolatuta dauden ikastaro bat daukat eta ikasleen profiletan "Online erabiltzaileak" widget-a konfiguratzerako orduan, ikasleek beraien taldekideak soilik, eta ez beste inor, ikusteko aukera dagoen jakin nahiko nuke. Hori posible ez balitz, ikastaro bereko ikasleak bakarrik elkar ikustearen aukera ere aztertu nahiko nuke.

Konfigurazioan ez dut horrelakorik ikusi, beraz, ezin dela egin suposatzen dut. Aukera hori existituko ez balitz ezagutzen duzue hori egiteko erabili dezakedan gehigarririk?

Erabiltzen dudan Moodle bertsioa 3.2.1 da.

Mila esker irribarrea
Puntuazioen batuketa: -
Dabid Martinez(e)ri erantzunda

Er: Talde desberdinetako erabiltzaileak elkar ez ikustea

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Dabid,

Nik dakidala (eta dokumentazio ofizialean dioenez) ez, ezin da bloke horretan taldekako murrizketarik konfiguratu.

Moodle-ko gehigarrien direktorioan begirada azkar batean ere ez dut topatu hori egiten duen gehigarririk (hau eta beste hau antzeko blokeak dira baina ezin dira taldeka murrizketak egin).

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Talde desberdinetako erabiltzaileak elkar ez ikustea

Dabid Martinez -

Eskerrik asko Iñigo.

Dokumentazioan hala dio bai. Norbaitek gehigarri interesgarri bat ezagutzeko esperantza neukan irribarrea

Esandakoa, mila esker.

Ondo segi.