Hizkuntzaren araberako baldintzak (availability_language gehigarria)

Hizkuntzaren araberako baldintzak (availability_language gehigarria)

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Mezu pribatu bidez Iker Cillerok galdera bat egin dit, eta beste norbaitentzat ere lagungarria izan daitekeelakoan, bere baimenarekin galdera hemen kopiatu eta erantzuten dut:

Gure moodle plataformako ikastaroak erdaraz eta euskaraz eduki nahi ditugu eta "availability_language" plugina erabiltzea pentsatu dugu. Ikusi dugu zuek erabili duzuela eta jakin nahi genuke gomendatzen diguzun, eta horrela ez bada ze arazo eduki dituzuen plugin honekin.

Ikusi dugunez multi idioma filtroarekin partekatu behar da guztia bi hizkuntzetan edukitzeko, kurtsoak bikoiztu gabe.

Bai, hala da, guk plugin hau iazko irailetik erabiltzen ari gara eta ez dugu inongo arazorik izan. Egia da plugin nahiko berria dela baina momentuz sostengu ona dauka (2.8 eta 2.9 bertsioetarako azkar egokitu dute), beraz plugin hori erabiltzea ez dirudi ideia txarra denik.

Zuk diozun bezala, plugin-arekin bakarrik ezin dira ikastaroak osorik eleanitz bihurtu, MultiLang iragazkia erabili behar da ere gauza batzuk eleanitz bihurtzeko (ikastaroen eta kategorien izenak, esaterako).


Bide batez, mezu hau aprobetxatzen dut ostiral honetan MoodleMoot Euskadi 2015 ospatzen dela gogorarazteko, interesa baduzue izena ematea doakoa da eta epea oraindik zabalik dago:

[spam]

#mooteu15-ko programan, beste hainbat gai interesgarrien artean, nik kontu honetaz hitz egingo dut.

[/spam]

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Hizkuntzaren araberako baldintzak (availability_language gehigarria)

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko informazioagatik, Iñigo!

Geuk ez dugu orain arte probatu baina ia astia hartzen dugun eta saioren bat edo beste egiten dugun!