Moodle euskaraz komunitatea eta Librezale.eus

Moodle euskaraz komunitatea eta Librezale.eus

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Azken asteotan Gorka Azkaraterekin batera ibili naiz ikastaro batean eta berak aspaldiko kezka bat planteatu dit: zer dela-eta ez ote daude elkarrekin lanean Moodle euskaraz komunitatea eta Librezale, antzeko helburuak badituzte.

Egia esan, ez da inoiz arrazoi objektiborik izan inkomunikazio hori gertatzeko (ez batzuen, ez besteen aldetik) eta bestalde, agerikoa da elkarlanaren bidez denok irten gaitezkeela irabazian.

Horrela, Gorkak gonbitea egin digu Moodle-ren berri emateko Librezale.eus-en eta hortik aurrera kolaborazio-bide posibleak aztertzen hasteko.

Neure aldetik, zeharo ados nago eta uste dut aukera ezin hobea izan daitekeela Moodle euskaraz erabiltzen dugunon komunitatea indartzeko.

Zer deritzozue?

Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz komunitatea eta Librezale.eus

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

Nik ere aukera hori buruan izan dut behin baino gehiagotan (Librezalen ere banabil-eta, lurker gisa bada ere), eta kolaborazio-bide hori irekitzearen alde nago erabat; kolaborazio horrek komunitateak indartzeko eta lana hobetzeko aukera eman diezakegula uste dut.

Beraz nik +1-a ematen diot proposamenari.

Ondo izan.