Fitxeroak bistaratzea

Fitxeroak bistaratzea

Joxa Darceles -
Erantzun kopurua: 1

Egunon! Berria naiz foro honetan eta aurkezpena egingo dut. Joxa Darceles dut izena eta Hondarribiko Talaia Eskolan lan egiten dut Haur eta Lehen Hezkuntzetan. Moodlea erabiltzen dugu irakasleen artean sekuentziak prestatzeko batez ere. Hezkuntza sailak eskainitako Moodlea erabiltzen dugu.

Hona hemen nire arazoa:

Duela gutxi arte 1.9ko bertsioa zuen Moodlea erabiltzen genuen eta han, karpeta batean gordetzen ziren artxiboetan  (pdf-ak, Mp3-ak, Jpg-ak,...) klikatu ezkero, bertan edo beste leiho batean ikusten genituen. Orain 2.7ko bertsiora pasa gaituzte eta artxibo horietan klikatzerakoan deskargatu egiten ditu zuzenean. ez dut inon aurkitzen hori aldatzeko modurik... norbaitek lagun gaitzake? Mila esker!!

Puntuazioen batuketa: -
Joxa Darceles(e)ri erantzunda

Er: Fitxeroak bistaratzea

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Joxa,

Ongi etorria foro honetara! ia baliagarria suertatzen zaizu!

Egia esan, ez naiz oso ondo gogoratzen zein zen 1.9an karpetak sortzeko modua, ezta zituen ezaugarriez ere, baina oker ez banago, oso antzekoak dira.

Hainbat fitxategi karpeta batean bildu nahi badituzu, egin bide hau:

  • Aktibatu edizioa > gehitu jarduera edo baliabidea > karpeta > gehitu > idatzi izena eta deskribapena > igo fitxategiak (edo kanpoko fitxategi-biltegi batetik ekarri zeren Hezkuntza Sailaren plataforman wikimedia eta Alfresco biltegiak ere gaituta daude) > gorde eta erakutsi

Hori eginda, bertan igotako fitxategiak izango dituzu, derrigorrez deskargatu beharrik izan gabe. Gainera, azpikarpetak sortzeko aukera ere izango duzu.

ia lortzen duzun!