Moodle mobile itzultzeko

Moodle mobile itzultzeko

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 13

Kaixo:

Orain dela gutxi Moodle mobile app-a atera da: https://lang.moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=4515

258 kate daude eta pentsatzen ari nintzen kate horietako batzuk itzultzea. Norbait ari da horrekin? Hala bada, esan zein izan daitekeen lehentasuna.

Ondo segi!

Puntuazioen batuketa: -
José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Josemi,

Aurreko bertsioetako kateak nik proposatu izan ditut eta arraroa da orain denak hutsik agertzea. Ez dakit zer gertatu den, agian Abelek edo Pedrok jakingo dute.

Momentuz ez zaitez hasieratik itzultzen jarri lanaren zati handi bat dagoeneko eginda dagoelako, Abel edo Pedrok berreskuratzerik badute ondo eta bestela nik egindako proposamenak berriz egingo ditut, bale?

Ondo izan!

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo berriz ere,

Nik egindako proposamenak berriz aplikatzera joan naizenean gertatu dena ikusi dut: itxuraz lehendik zeuden kate guztiak (appstoredescription izan ezik) izenez aldatu dituzte, eta ondorioz lehendik zeuden euskaraketak ez ditu mantendu (kate zaharrak aplikatuz gero orain *DELETED* bezala agertzen dira).

Esaterako lehengo events katea orain mma.calendar.calendarevents deitzen da, lehengo feedback katea orain mma.grades.feedback da,...

Ez dakit modu automatikoan-edo kate zaharrak eta berriak lotzeko aukera dagoen (Abel eta Pedro?), bestela joango naiz ni banaka aurretik egindako proposamenak kate berrietara pasatzen eta proposatzen, bale?

Ondo izan!

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

José Miguel Andonegi -

Aupa Iñigo:

Kate horiek itzulpen memorian agertzen dira? Hala balitz, saiatu naiteke lana automatizatzeko moduren bat bilatzen (adib. Rainbow-ekin).

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

José Miguel Andonegi -

Begiratu dut eta ez ditut topatu itzulpen memorian. Nonbait dituzu? Kalkulu orri batean edo Moodle batean?

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Josemi,

AMOSen euskaratu nituen eta egindako commit-ak dira daukadan gauza bakarra, ez dauzkat beste inon gordeta. Gainera ez dira onartutako kateak nik proposatutakoak baizik, eta beraz Abel eta Pedrok egindako zuzenketak ez daude bertan.

Kalkulu orri batera ateratzeko probak egiten ibili naiz eta ez dut modu errazik topatu, uste dut azkarrago egingo dudala zuzenean nik kate zaharrak berrien proposamen bihurtu eta falta direnekin batera proposatuz, beraz utzi nire kontu, bale?

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa guztioi,

Kanpoan nago eta oraintxe izan dut arazo honen berri. Uste dut konpondu dudala baina, mesedez, konproba ezazue orain pnso dabilen.

Barkatu endredoak!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Abel,

Zuk egindakoarekin orain 259 katetik 155 kate agertzen dira hutsik, aurretik zeuden kateak berreskuratu direla esango nuke, milesker!

Aurretik egin nituen proposamenetan oinarrituta pasadan astean kate guztien proposamena egin nuen, oporretatik bueltan horrekin app osoa euskaraturik izan daiteke irribarrea

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodle Mobile-n kate berri asko agertu dira (orain 677 daude, 418 euskaratu gabe), horien euskaraketarekin jartzen naizela jakinarazten dizuet, bale?

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Ondo da! Geure aldetik, boladan pixkat izan dugu alboratuta Moodle-ren itzulpena baina uste dut datozen egunetan berriz ere helduko diogula lanari!

Eskerrik asko egindako lanagatik!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo berriz ere,

Atzo mezua idatzi ondoren Moodle Mobile bertsio berrian erabiltzen ibili nintzen eta euskaratu gabeko katerik ez nuen aurkitu ia, eta arraroa egin zitzaidanez, MoodleMootES15-an nagoela aprobetxatu eta Moodle Mobile-eko garatzaile nagusia den Juan Leyvari honen inguruan galdetu nion, eta Juanek bi gauza komentatu zizkidan:

  • Ez daude hainbeste kate berri, AMOSeko arazoren baten ondorioz agertu omen dira eta ahal duenean konponduko du.
  • Kate berri batzuk AMOSen bilatu ditu eta ez dira agertzen.

Ondorioz, momentuz ezer ez egitea gomendatu zidan, eta arazoa konpontzean benetan berriak diren kateak euskaratzea, beraz momentuz arazoa konpondu arte itxarongo dut, bale?

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

José Miguel Andonegi -

Primeran. Bide batez, eguneratu dut itzulpen memoriak egiteko tutoriala. Rainbow-ekin erabilitako bide korapilatsua kendu dut eta SQL bidez nola egin azaltzen dut.

Emaitza .tmx edo .ods formatuetan sortzeko modua azaltzen du.

Ondo segi!

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Milesker Josemi!

Memoriaren kontura beste kontu bat #mootes15-etik: MoodleHQ-ko Mary Cooch eta Helen Foster-ek AMOS erabiltzeko tailer bat egin zuten, eta euskaratze prozesuan memoria hauek erabiltzen ditugula komentatu nienean ideia ona zela esan zidaten (ez zekiten horrelakoak egiten zirenik ere).

Horrelako zerbait AMOSen bertan integratzearen ideiaz galdetuta iritzi positiboa eman zuten ere, eta hori bideratzeko modua AMOSeko foroetan egiten duguna azaltzea zela esan zidaten.

Dagoeneko zuk foro horretan honen kontura idatzi duzula irakurri dut, ez dakit proposamen zehatzik egin den AMOSen horrelako zerbait integratzeko jada, David Mudrak-ek horren inguruan iritzia eman duen,... nola ikusten duzu zuk kontua?

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle mobile itzultzeko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Atzo Juanek Moodle Mobile bertsio berriaren kateak lokalizatzeko eskaera egin zuen, eta AMOSera sartu nintzenean ikusi nuen dagoeneko konponduta zegoela kateen arazoa, 100 kate baino gutxiago falta ziren euskaratzeko eta.

Ondorioz atzo bertan egin nuen euskaraketa proposamena.

Ondo izan.