Agurra

Re: Agurra

Alberto De Abajo Gonzalez -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo Jabi,

Lasai, guztiok gara berriak Moodle-n kontuetan. Begiratu bat baino ez zaio eman behar gainontzeko hizkuntzetan zer nolako prozedura ezarrita daukaten itzulpenak bideratu ahal izateko horretaz konturatzeko.

Duela urte bi Moodle-n aurreko bertsio bat euskaratu genuen (Zuhar)-en laguntzarekin.
(Santurtziko Udal Euskaltegia)k, berriz, oraingo bertsioaren atal asko aurreratu dituzte. Txelik ere bere lanak tartekatu ditu.
Baina gaur da eguna azkenengo bertsioa guztiz itzulita ez dagoena. Eta hau egin eta ostean, seguraski, beste bertsio berriago bat etorriko zaigu.
Kontua da gure hizkuntza atzetik joango dela, begiratu bestela espainolez edo katalaneraz indarrean dauden ikastaroak. Gurea hasi baino ez da egin.

Kontua da, modu koordinatu batean antolatzea eta, euskaratzea, guztion artean erraztea, bakoitzak ahal duen heinean eta ahal duen moduan, baina, ahal dela koordinaturik eta moodle-n prozedura segituz.

Gaur egun euskaraketaren egoera teknikoa zelan dagoen (Santurtziko Udal Euskaltegi)ko lagunei uzten diet, e Abel?

Gero arte
Alberto