Edonork itzulpenean parte hartu nahiko balu ongi etorria izango da. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Kaixo, Emilio:
Berria naiz Moodle-en eta azken aste honetan ezagutu eta murgiltzen hasi naiz. Egia esan ilusio handiz hartu dut gaia eta nire ikastetxean integratzeko asmotan nago.
Laguntza eskatzen duzu. Nik ahal dudan neurrian eskeiniko dizut. Esaidazu zer den itzuli behar dena eta ikusiko dugu zer egin.
Ah, eta mila esker itzuli duzun guztiagatik!
Lasai, guztiok gara berriak Moodle-n kontuetan. Begiratu bat baino ez zaio eman behar gainontzeko hizkuntzetan zer nolako prozedura ezarrita daukaten itzulpenak bideratu ahal izateko horretaz konturatzeko.
Duela urte bi Moodle-n aurreko bertsio bat euskaratu genuen (Zuhar)-en laguntzarekin.
(Santurtziko Udal Euskaltegia)k, berriz, oraingo bertsioaren atal asko aurreratu dituzte. Txelik ere bere lanak tartekatu ditu.
Baina gaur da eguna azkenengo bertsioa guztiz itzulita ez dagoena. Eta hau egin eta ostean, seguraski, beste bertsio berriago bat etorriko zaigu.
Kontua da gure hizkuntza atzetik joango dela, begiratu bestela espainolez edo katalaneraz indarrean dauden ikastaroak. Gurea hasi baino ez da egin.
Kontua da, modu koordinatu batean antolatzea eta, euskaratzea, guztion artean erraztea, bakoitzak ahal duen heinean eta ahal duen moduan, baina, ahal dela koordinaturik eta moodle-n prozedura segituz.
Gaur egun euskaraketaren egoera teknikoa zelan dagoen (Santurtziko Udal Euskaltegi)ko lagunei uzten diet, e Abel?
Gero arte
Alberto
Ea ba.
Aspaldidanik abandonaturik ditudan eginbeharrak berriro hartzen ditugun.
Ikusita zuek hartu duzuela proiektuaren gidaritza lana (eskerrak) prest nago berriro parte hartzeko. Eman egun pare bat prestatzeko instalazio bat nire PC-an (amona dela-ez-dela formateatu nuen aurreko egunean eta zerotik hasi behar) eta ekingo diot lanari nire gainontzeko egin beharrek uzten didaten neurrian behintzat.
Beraz, nahi baduzue has gaitezke lanak banatzen.