Rolak eta gaitasunak

Rolak eta gaitasunak

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Moodle Doc-ak euskaraz proiektuan garrantzi berezia duen gai bat lehenbait lehen jorratu beharra iruditu zaigu: rolei buruzko dokumentazioa osatzea. Horretan hasita geunden (ikus Rolen orri nagusia) baina oraintxe arte alor garrantzitsu bat alde batera utzita genuen, rolei dagozkien gaitasunak, alegia. Dakizuenez, gaitasunak Moodle-ren eginkizun jakin baten deskribapenak dira eta rolei esleitu edo kendu ahal zaizkie kudeatzailearen profiletik.

Kontua da azken egunotan Gaitasunak izeneko kategoria osatu dugula eta denera 150 bat dokumentu sortu ditugula. Dagoeneko hainbat itzuli baditugu ere, gure ustez gainerakoak albait azkarren itzuli behar genituzke (asko eta asko lerro bakarrekoak dira).

Hori horrela, ikus dezagun zertan den Moodle Doc-en egungo egoera:
  • Itzuli gabeko artikuluak 230 bat dira. Horietatik 100 bat artikulu dira sortu berri ditugun gaitasunei buruzkoak eta gainerako gehienak kudeatzaileentzakoak. Irakasleentzako dokumentzioa ia-ia amaituta dago.
Orain artekoei gutxi iritzi eta beste lan bati ekitea proposatzen dizuegu, beraz. Jakin badakigu, ordea, guztiok izango dugula hau oso probetxuzko eta hori dela-eta animatu nahi zaituztegu zeregin honi heltzera. Ea, bada, guztion artean beste bultzada bat ematen diogun etengabe aurrera doan proiektu honi!

SUE
Puntuazioen batuketa: -