Plangintza-proposamena

Er: Plangintza-proposamena

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0
Mezu honen bidez Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuari hasiera emateko egin genuen proposamena zehazteko hainbat konturen berri eman nahi dizuegu.

Lehentasunak
  • Lehentasuna irakasleen atala itzultzea baldin bada ere, xehetasun gehiagoren bila aritu gara eta horrela itzuli beharreko orriak zehaztu ditugu (190 bat dokumentu).
Parte hartzaileak
  • Laguntzeko asmotan dabilenak lehenik eta behin alta eman behar du gunean
  • Ezertan hasi aurretik, komeniko litzateke wiki-lengoiaz eta orrien edizioaz ohar hauek irakurtzea, gainetik baino ez bada ere (wikipediako lagunei esker eskuratu ditugu).
  • Ohar horiek praktikan ipintzea ideia ona izan daiteke. Nahi beste proba egin daiteke hemen.
  • Komeniko litzateke norberak zer itzuli edo osatu nahi duen foro honetan abisatzea, alferrikako lanik ez egiteko.
Lan-prozedura
  • Material-iturriak edo nondik itzuli: izatez ingelesezko bertsiotik abiatu behar dugu orriak itzultzeko. Dena den, gaztelerazkoa eta frantsesezkoa ere baliatu ahal ditugu.
  • Orri berriak: printzipioz ez genuke orri berririk sortu behar, hau da, saiatu behar genuke aldez aurretik zehaztu ditugunak euskaratzen. Badakigu bestela ere egin litekeela baina ordena eta lehentasuna zaintzearren ez zaigu egokia iruditu.
  • Orria amaitu: itzuli gabe dauden orriek {{Itzuli gabekoak}} txantiloia dute erantsita. Orri bat bukatutzat ematen dugunean, marka hori ezabatu behar dugu.
  • Dokumentazioak nahiz prozeduraz edozein zalantza, galdera edo bestelako iruzkinak egiteko, foro hau erabili behar genuke.
Aldaketen segimendua
  • Duela egun baztuk ikastaro honetako ezkerreko zutabean RSS jarioen blokea gaineratu genuen. Ikusiko zenutenez, bertan azaltzen dira Moodle Doc-ak Euskaraz gunean izaniko azken aldaketak.
  • Era beran, gunean bertan izango duzue informazio hori modu zehatzagoan hemen