Ikastaro zahar bat itxura berriarekin

Er: Ikastaro zahar bat itxura berriarekin

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Larraitz,

Ez dakit ondo ulertu dizudan, baina halere erantzutera ausartuko naiz 🙃

Moodleko bertsio zahar bateko ikastaro baten segurtasun-kopia bat badaukazu, oso-oso zaharra ez bada (10 urte baino gutxiago) edo zerbait berezia ez badauka printzipioz Moodleko bertsio berriago batean edukiak berreskuratu ahal izango dituzu, eta berreskuratzea lortuz gero eduki zahar horiek Moodle berriago horren itxura berritura automatikoki egokituko dira.

Esan bezala ez dakit ondo ulertu dudan, beraz egoeraren inguruko pista gehiago emanez gero agian hobeto lagundu ahalko dizut.

Ondo izan.