Ikastaro zahar bat itxura berriarekin

Ikastaro zahar bat itxura berriarekin

Larraitz Madinabeitia -
Erantzun kopurua: 1
Egun on, denoi

Esku artean duela urteak sortutako ikastaro bat daukagu, eta honeko galdera sortu zaigu. Posible da ikastaro hori itxura berria duen Moodle bertsio batera pasatzea? Hau da, itxura berritzea?

Eskerrik asko,
Puntuazioen batuketa: -
Larraitz Madinabeitia(e)ri erantzunda

Er: Ikastaro zahar bat itxura berriarekin

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Larraitz,

Ez dakit ondo ulertu dizudan, baina halere erantzutera ausartuko naiz 🙃

Moodleko bertsio zahar bateko ikastaro baten segurtasun-kopia bat badaukazu, oso-oso zaharra ez bada (10 urte baino gutxiago) edo zerbait berezia ez badauka printzipioz Moodleko bertsio berriago batean edukiak berreskuratu ahal izango dituzu, eta berreskuratzea lortuz gero eduki zahar horiek Moodle berriago horren itxura berritura automatikoki egokituko dira.

Esan bezala ez dakit ondo ulertu dudan, beraz egoeraren inguruko pista gehiago emanez gero agian hobeto lagundu ahalko dizut.

Ondo izan.