MoodleNet Sprint

MoodleNet Sprint

Alexander Gabilondo -
Erantzun kopurua: 4

Ekaina honetan Moodle 3.9rekin batera MoodleNet aurkeztuko dute. MoodleNet mota eta gai askotako irakaskuntzarako biltegi handi bat izango da. Prest dago eta materialak jasotzen. Interesgarria izango zen aurkezten den egunerako euskarazko hainbat material eskuragarri egotea. Aurkezpenaren aurreko egun hauetarako sprint bat antolatu dute. Parte hartu nahi duenak hemen du eskaera egiteko modua.

Puntuazioen batuketa: -
Alexander Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: MoodleNet Sprint

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Alex:

Zeharo ados nago zurekin, komeniko litzateke euskaraz ere zerbait. Neu saiatu naiz MoodleNet-en izena ematen baina ez dit utzi, gonbidapen bidez baino ezin omen da parte hartu.

Iñigok esana du pilotoan ibili dela euskaratzen.Ez dakit berak ere izango duen horretarako sarbidea, edo behintzat, gonbidapena nola eskatu.

Ondo segi
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: MoodleNet Sprint

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Nik ere ez daukat sarbiderik (pilotoa egiteko erabili zuten gunea itxi egin zuten gero eta hau instantzia berria da).

Sprinta aurkezteko mezuan parte-hartzeko eskaerak egiteko formulario bat estekatu zuten, baina dagoeneko izen-ematea itxi dutela ematen du, beraz parte hartzeko irekiera ofizialera arte itxaron beharko dugu.

Edonola ere, MoodleNet sare sozial federatua izanda, zalantza dut epe ertainera begira euskarazko edukiak zuzenean instantzia nagusian gehitu (eta bertako eduki mordoan diluitu) baino ez ote duen merezi euskarazko MoodleNet instantzia bat (edo gehiago) izatea. Badakit horrek bestelako zailtasun batzuk ekarriko lituzkeela (nork kudeatu, nola finantzatu, GDPR kontuak...), baina akaso erreferentzialtasuna lortzeko modu ona izan daiteke; zer uste duzue zuek?

Ondo izan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: MoodleNet Sprint

Alexander Gabilondo -

Niri uzten dit sartzen eta kontsultak egiten baina materiala sartzen ez. Material gutxi dago. URLak, Pdf-ak... mota guztietako materiala. Ematen du kontua dela material bati errerentzia egin edo kargatzean  ondo etiketatu behar dela.

Nik esango nuke Amarauna edo Amarauna edo Klikasi-ren parekoa dela.

Alexander Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: MoodleNet Sprint

Amaia Anabitarte -
Garatzaileak-ren irudia
Ni ere zertxobait probatzen ibili naiz. Edukiak sortzeko lehenik komunitate bat sortu behar da, eta komunitate barruan bildumak. Behin bilduma sortuta, edukiak sortzeko aukera izango duzue.
Oraindik ere nahiko beta dela iruditzen zait. Itzulpenekin zenbait arazo daude euskara eta ingelesa nahastuta ikusten ditudalako, eta oraingoz behintzat edukiak editatu eta ezabatzeko aukerarik ez dago. Beraz, agian hobe da pixka bat itxarotea ezer erabaki baina lehen.
Laster funtzionalitate gehiago dituen bertsio batekin jolasteko aukera izatea espero dut. Uztailean online egingo den Global MoodleMoot-ean aurkezteko asmoa dutela uste dut. Ordurako bertsio aurreratuago bat izatea espero dut (itxaropen pertsonala, ez daukat bestelako informaziorik).