Foroetako galdera eta erantzunak posta elektronikoz

Foroetako galdera eta erantzunak posta elektronikoz

Larraitz Madinabeitia -
Erantzun kopurua: 2

Egun on,

Berriro nator zuengana laguntza eske.

Oraindik ez dugu lortu foroetako galdera eta erantzunen jakinarazpenak posta elektronikoz jasotzea ikasleek. Foro guztiak harpidetzara behartutakoak ditugu. Hala ere, zerbaitek ez du funtzionatzen.

Zer dela-eta izan daiteke? 


Eskerrik asko,

Puntuazioen batuketa: -
Larraitz Madinabeitia(e)ri erantzunda

Er: Foroetako galdera eta erantzunak posta elektronikoz

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Larraitz:

Gero eta gehiagotan gertatzen ari da arazo hori gure inguruko hainbat plataformatan. Hala ere, kasu gehienetan plataforma horien ezarpenak ondo egoten dira eta arazoa bestelakoa izaten da: mezuak ez dira jasotzen norberaren posta-sistemak mezu horiek spam edo zabor karpetara bidaltzen dituelako. Hori bi modutan gertatu ohi da:

  • Erakundearen posta-zerbitzariak iruzurtzat jotzen ditu mezu horiek eta automatikoki ez dira erabiltzailearen posta-aplikaziora bidaltzen. Hori gertatzen denetan, norbera ez da konturatu ere egiten zeren ez baitu ezer jasotzen. Hori konpontzeko, zuen sistemako kudeatzailearekin hitz egin behar zenuke iragazki hori bertan behera uzteko.
  • Erakundearen posta-zerbitzariak pasatzen uzten die eta norberak du bere aplikazioan (outlook, thunderbird..) halako iragazki bat aktibatuta mezu horiek spam karpetara bidaltzen dituena. Kasu horretan norberak alda dezake iragazki hori, eta horrela bada, spam karpetan izango ditu mezu horiek.
Nahi izanez gero, proba egin dezakezue zuen profilean duzuen posta elekronikoaren helbidea aldatzen. Adibidez, gmail helbide bat jarriz gero, arazo barik jaso behar zenituzkete mezu horiek.

Ondo segi
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Foroetako galdera eta erantzunak posta elektronikoz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Larraitz,

Litekeena arazoa Abelek esaten duena izatea da, baina Moodle-tik inolako mezurik jasotzen ez baduzue baliteke ere plataformaren konfigurazioan arazoren bat egotea; Moodle plataformaren ezarpenetan dena ondo dagoela egiaztatzeko kudeatzaileak badauka probarako mezua bidaltzeko aukera /admin/testoutgoingmailconf.php helbidetik.

Probarako mezu hori ere jasotzen ez badu ezarpenetan arazo bat dagoen seinalea izan ohi da, baina arazoa hainbat lekutan egon daiteke; boteprontoan niri bi bururatzen zaizkit:

Ondo izan.