Plugin ezestandarrak EAEko Hezkuntza Sailaren instantzietan

Er: Plugin ezestandarrak EAEko Hezkuntza Sailaren instantzietan

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Plugin horietaz gain, apuntatuta nituen beste bi modulu ezestandar, atzoko mezua idaztean pasatu egin zitzaizkidanak:

  • Scheduler modulua UPV/EHUn erabiltzen omen dute. 3.4 bertsioan 424 kate ditu denera eta horietatik 297 kate itzuli gabe daude.
  • Tracker modulua ikastetxeren batean erabiltzeko asmoa dutela adierazi didate eta 3.0 bertsioan 409 kate ditu eta horietatik 226 kate itzuli gabe daude.

Orain inportanteena, nire ustez, baliabide horien guztien ikuspegi orokor bat egitea da, itzultzeko unean zeinek duen lehentasuna erabaki ahal izateko.

Ondo segi