"Override" euskaraz

Er: "Override" euskaraz

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 4
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Ondo da! Orduan salbuespen erabiliko dugu izena izaten den kasuetan eta momentuz baliogabetu aditza den kasuetan. Beharbada, aurrerago izango dugu hori berriz planteatzeko aukera.

Aipatu duzun katean ondo iruditzen zait gainidatzi erabiltzea.

Bestalde, neu arduratuko naiz aldaketa horiek egiteaz AMOSen.

Eskerrik asko!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: "Override" euskaraz

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo!

Hari hau zaharra izan arren, atzo topatu nintzen inoiz erabili gabeko galdetegien funtzio batekin eta, itzulpena nahasgarri suertatu zitzaidanez, aldatzen ausartu naiz.

Ikasle bati galdetegia egiteko denbora gehiago eskaini nahi izan nionean, "Erabiltzaile-salbuespenak" esteka erabiliz, "Editatu baliogabetzea" eta "Baliogabetu erabiltzailea" menuak aurkitu nituen. Berez, menu horiek ez dute erabiltzailea baliogabetzen, baizik eta galdetegiko aukera batzuk aldatu egiten dituzte edo, beste era batera esanda, ikaslea salbuesten dute. Hori dela-eta, "Editatu salbuespenak" eta "Salbuetsi erabiltzailea" zuzenagoak izango zirela pentsatu eta aldatu egin ditut.

Ondoren alhadurak izan ditut, zuei lehenago komentatu ez baitizuet.  pentsakor

Zer deritzozue? Testuinguru horrek araua saltatzea merezi du, ezta? Lehen bezala utziko al ditut?

Egon bizkor.

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: "Override" euskaraz

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Juan,

Nire ustez, azaldu duzun kasuan araua saltatu behar genuke, eta zuk egindako proposamena onartu.

Agian, zure ekarpena kontuan hartuta berraztertu behar genuke artean hartu genuen erabakia, eta ikusi beste testuinguru batzuetan ere hori horrela uler daitekeen.

Eskerrik asko!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: "Override" euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Kontu honekin aurkitu naiz berriz ere, Juanek galdetegietan aurkitutako gauza bera gertatzen da zereginetan ere: "erabiltzaile-salbuespenak" egitera sartu eta bertan "Baliogabetu erabiltzailea" agertzen da eta nahasgarria da.

Beraz, zuek esandakoarekin bat eginda, testuingurua erabiltzaile-salbuespenak eta talde-salbuespenak direnean override --> salbuespen izateko aldaketak egin ditut, eta aditza den kasuetan override group --> gehitu talde-salbuespena. Horrelako salbuespenak galdetegietan, zereginetan eta ikasgaietan egin daitezke, beraz horietan egin ditut aldaketak.

Ondo izan.