enbotatuta-ren ordez kapsulatuta

Er: enbotatuta-ren ordez kapsulatuta

Alexander Gabilondo -
Erantzun kopurua: 0

Txertatu termino jatorragoa da, dudarik ez, baina txertatu ingelesezko insert aditzaren ordaina litzateke. Embed, nire ustez, txertatze mota  bat da -jeneralean objektu multimedia bat html etiketen artean- eta  txertatze mota hori Moodle-n enbotatu terminoarekin izendatu da beste aplikazioetan kapsulatu terminoa erabiltzen den bitartean. Kapsulatu terminoa hiztegiek biltzen dute (http://hiztegiak.elhuyar.org/eu/kapsulatu , Euskalterm) Informatika esparruaren barrenean.

Dena den ez zen nire asmoa bazterrak nahastea. Enbotatu terminoa ez nuen ezagutzen eta horregatik ausartu nintzen proposamena egiten.