Itzulpenaren egoera gaur egun

Er: Itzulpenaren egoera gaur egun

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

1.- Euskaraketaren kontura:

Primeran Pedro, 12 elementuko zerrenda horretako lanaren %75 zuen kontura orduan, milesker!

Zerrenda horretan geratzen direnetatik galdetegiekin zerikusia duten kateak dira (quiz, qbehaviour, qformat eta qtype) kopuruz lan handiena eramango dutenak, baina beste osagaietan ez dira hainbeste kate falta direnak, beraz momentuz nire kontu hartuko ditut assign*, mod_folder, format* eta scorm* kateen euskaraketak proposatzeko ardura (ez naiz gehiagora konprometitzen momentuz).

 

2.- Memorien kontura:

Ez nago memoriak erabiltzera ohituta, baina Josemiren memoria hori hartu eta nonbait erabitzeko aukeren bila jarri naizenean Google Translate-n [1] tmx-ak inportatu eta publikatzeko aukera dago ikusi dut. Ez dakit zuek zein erreminta erabiltzen duzuen...

Edonola ere, Josemik memoria egiteko prozesua nahiko konplexua dela ikusita [2], behin lan hori eginda zer iruditzen zaizue Google Translate-n (edo beste nonbaiten) igo eta publikatzen badugu?

[1]: http://translate.google.com/toolkit/

[2]: https://dl.dropboxusercontent.com/u/86242384/moodle/en/publish/moodle_tm/website_5_execute_the_pipeline_and_check_the_result.html