Lokalizazio maratoia #mootes13-an

Er: Lokalizazio maratoia #mootes13-an

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa IƱigo,

Oso interesgarriak dokumentazioaz egin dituzun komentarioak. Neuk ere uste dut geurean horiek denak jorratu behar genituzkeela. Diozun bezala, datorren MoodleMoot Euskadi izan daiteke horretarako toki aproposa.

Akaso, bien bitartean euskarazko dokumentazio ofizialaren egoera zertan den aztertu behar genuke eta gero diagnostiko horretatik abiatuta, zer egin genezakeen pentsatzeko modua izango dugu.

Ahal badut, emango diot begiratu bat dokumentazioari, ia egoera lerro batzuetara ekartzeko modua dudan.