Lokalizazio maratoia #mootes13-an

Lokalizazio maratoia #mootes13-an

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo guztioi,

Jakingo duzuenez, estatu mailan urtero ospatzen den MoodleMoot-a aurten Bartzelonan irailean egitekoa da, eta dagoeneko bertan egingo diren aktibitateen proposamenak egiten ari dira bertako webgunean:

http://2013.moodlemoot.net/mod/forum/view.php?f=1

Egin diren proposamenen artean Moodle-eko hizkuntza paketeen eta dokumentazioaren lokalizazioak egiteko gune bat sortzearena atera da (hemen), eta katalanen artean harrera ona izan duenez proposamenak aurrera egiteko aukera handiak dituela esango nuke (euskaraz dagoen dokumentazioa eguneratzeko aukera izan daiteke, baita Moodle-eko hizkuntza paketeetan ere badago lana egiteko, bertsio berri bakoitzean kate berriak agertzen dira eta).

Nik bertara joateko asmoa dut, eta proposamen polita iruditzen zaidanez zuei luzatzen dizuet proposamena:

Zuetako zeintzuk duzue #mootes13-ra joateko asmoa? Joango bazarete, maratoi horretan parte hartuko zenukete? Hala bada foro horretan euskarazko taldetxo bat egin dezakezgula esan dezakegu, baina nik bakarrik izango banaiz ez dut talderik proposatuko, noski.

Beno, esango duzue.

Ondo izan.

 

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Lokalizazio maratoia #mootes13-an

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo guztioi,

Komentatu nuen moduan orain egun batzuk #MootES13-an egon nintzen, eta lokalizazioaren inguruan egin ziren tailerretan egon nintzenez bertan komentatu zirenak hemen zabaltzera nator.

Itziar Kerexeta eta biok kenduta beste denak katalaneko bertsioaren lokalizazioan eta dokumentazioaren itzulpenean lan egiten zebiltzan, eta beraz katalanaren dokumentazioaren inguruan hitz egin zen gehien bat.

Bestalde, "lokalizazio maratoia" deitu arren (hemen ikusi dezakezue tailerrean egindakoaz gorde dena) dokumentazioa itzultzeko jarraitu beharreko pausoak adostu eta antolatzeko saioa izan zen gehien bat.

Hauek dira egin nituen apunte batzuk:

-          Katalanaren kasuan bertsio bakoitzarentzat “karpeta” bat sortzearen aldekoak ziren arren, bertsio bakarra mantenduta bertsio bakoitzari aplikatzen zaizkion gauzak desberdintzeko modua erakutsi zuten.

-          Katalanezko dokumentazioaren orri guztietan jatorrizko ingelesko izena mantentzea proposatzen zuten eta ondoren “|” karakterearen atzetik gure hizkuntzako izena jarri, dokumentazioaren hizkuntza batetik bestera salto egitea errezteko (bestela eskuz estekatu behar direlako)

-          Dokumentazio guztia hasieratik itzulita izatea ezinezkoa denez, hasiera batean orri guztiak sortu eta ingelesezko bertsiora estekatzea proposatu zuten, eta itzultzen diren einean esteka horiek kentzen joan. Modu honetan Moodle-etik gure hizkuntzako Docs-era doazen estekak ez dira “apurtuta” agertuko behintzat.

Itziar eta biok MootEUS14-an (berriz) honen inguruan hitz egin beharko genukeela komentatzen ibili ginen, baina apunte hauek hemen idazten ditut ordurako ahaztuko ditudalakoan.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Lokalizazio maratoia #mootes13-an

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Oso interesgarriak dokumentazioaz egin dituzun komentarioak. Neuk ere uste dut geurean horiek denak jorratu behar genituzkeela. Diozun bezala, datorren MoodleMoot Euskadi izan daiteke horretarako toki aproposa.

Akaso, bien bitartean euskarazko dokumentazio ofizialaren egoera zertan den aztertu behar genuke eta gero diagnostiko horretatik abiatuta, zer egin genezakeen pentsatzeko modua izango dugu.

Ahal badut, emango diot begiratu bat dokumentazioari, ia egoera lerro batzuetara ekartzeko modua dudan.