Galdera batzuk Moodle eta BOGAri buruz

Galdera batzuk Moodle eta BOGAri buruz

Izaskun Kortazar -
Erantzun kopurua: 1

Kaixo

AEBetako euskara koordinatzailea naiz eta orain hasi gara BOGArekin. Ikasleek arazo batzuk dituzte eta nik batzuetan ez dakit erantzuna. Lagundu ahal didazu?

1. Ikasle guztiak desagertzen badira. Zer egin daiteke? Nik banan banan sartu ditut baina konpondibe hobea egon behar da.

2. Error pantaila agertzen denean. Beti izaten da internet ondo ez dabileko?

3. Badago modurik ikasleek sartu dituzten orduan partaideak pantailan ikusteko?

4. Askotan ezin naiz ikasle moduan sartu. Zergatik?

5. Ikasleek egin duten ariketa bat ikusteko modurik dago?

6. Badago modurik Partaideak pantailan bertan inork idazlanik egin duen ikusteko?

Eskerrik asko

Izaskun Kortazar
Eskertuko nuke nire emailera erantzungo bazendate: izaskunkortazar@gmail.com

Puntuazioen batuketa: -
Izaskun Kortazar(e)ri erantzunda

Er: Galdera batzuk Moodle eta BOGAri buruz

Pedro Lonbide -
Kaixo, Izaskun.

Emango dizkizudan erantzunak ez dira agian zuk behar dituzunak. Kontuan hartu zein instalaziotan ari zaren jakin gabe zaila dela arazoaren izaera bera atzematea.

1. Ikasle guztiak desagertzen badira. Zer egin daiteke? Nik banan banan sartu ditut baina konpondibe hobea egon behar da.

Ikasleak ez dira desagertzen, ikastarotik kentzen ez badituzu behintzat. Erabilitako matrikulazio-pluginaren arabera, eskuz sartu beharko dituzu edo automatikoki matrikulatuko dira.

2. Error pantaila agertzen denean. Beti izaten da internet ondo ez dabileko?

Errore pantailak arrazoi askorengatik ager daitezke eta zure konexioa egokia bada oso gutxitan izaten da interneten arazoa. Zein errore agertzen den ikusita jakin daiteke zehatz-mehatz zein den arazoa.

3. Badago modurik ikasleek sartu dituzten orduak partaideak pantailan ikusteko?

Ordu kopurua ez da inon agertzen. Txostenetan agerraldiak agertzen dira, hau da, zein ikasle non eta noiz aritu den. Oso erraza da informazio horrekin ikaslea zenbat denboraz aritu den jakitea.

4. Askotan ezin naiz ikasle moduan sartu. Zergatik?

“Aukeratu beste rol bat” zabaltzen den menua erabilita beti har dezakezu ikaslea rola. Beste aukera bat hauxe duzu: ikasle baten profilera joan eta Honela sartu botoiari sakatuta bera bezala sartu. Kontuz honekin, edozer eginda ikasleak egin izan balu bezala funtzionatzen baitu.

5. Ikasleek egin duten ariketa bat ikusteko modurik dago?

Jakina. Edozein zeregin, ikasgai…

6. Badago modurik Partaideak pantailan bertan inork idazlanik egin duen ikusteko?

Idazlanak egiteko zein baliabide edo jarduera erabili den jakin behar da lehenik. Baina, ikasle bakoitzaren profil horritik Jardueraren txostenak ikus ditzakezu eta zer eta noiz egin duten aztertu.

Dena dela, aipatzen dituzun arazo asko gunearen ezarpenek zehazten dituzte eta hobe zenuke zure gunearen kudeatzailearekin hitz eginda.