Multilang filtroa

Multilang filtroa

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo guztiei:

Badakigu Moodle ez dela aplikazio eleanitza edukiei dagokienez, baina badago "trikimailu" bat edukia aldatzeko Moodle-en aukeratutako hizkuntzaren arabera: Multilang izeneko filtroa.

TKNIKA-n filtro honekin lan egiten dugu, adibidez, kategorien izenak hizkuntzaren arabera aldatzeko.

Horra hor filtroari buruzko informazio gunea eta erabilera adibide bat:
  • <span lang="eu" class="multilang">Testua euskaraz</span><span lang="es" class="multilang">Texto en euskera</span>

Filtro honek bere onurak baditu, baina bere arriskuak ere bai. Adibidez:
  • Aurreko etiketaren barruan beste etiketak sartuz gero, kodea hausten da eta beraz, kontuz sartu behar dira testu eleanitzak.
  • Errendimenduan eragin negatiboa izan dezake (beste filtro guztiak bezala).
  • Ez da batere erosoa testu luzeak itzultzeko.
Kontua da jakin nahiko nuela ea beste norbaitek erabiltzen duen filtro hau, esperientzia eta trukoak elkar-trukatzeko.

Ondo segi!
Puntuazioen batuketa: -